Luchino Visconti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zuzenketa: lehendabiziko kaktxoa "eta" lokarriaren aurretik kakotxa ez dira beharrezkoak
zuzenketa: neo eta errealismo hitzen artean gidoia behar dut, testuan hitza azaltzen den besteetan dagoen moduan
13. lerroa:
[[1936]]ean [[Paris]]era joan zen eta zinean lan egiten hasi zen, laguntzaile moduan. Ondoren Hollywoodera bidaiatu zuen. Gianni Puccini, Antonio Pietrangeli eta Giuseppe De Santisen laguntzarekin, zuzendu zuen bere lehen pelikulako gidoia idatzi zuen. Ossessione (Obsesioa) ([[1943]]), egindako lehen filme neoerrealista. [[1948]]ean, La Terra trema (Lurrak dardar egiten du) zuzendu zuen.
 
Zuzendari neo-errealista izan arren, [[1950eko hamarkada]]n zehar bere estiloa aldatu egin zuen [[1954]]ean Senso izeneko filma zuzendu zuenean. Filme honetan Viscontik errealismoa eta erromantizismoa batzen ditu, neo -errealismoarekin apurtzeko. Garai hartan, Viscontik hainbat antzezlan zuzendu zituen, esaterako Rina Morelli-Paolo Stoppa konpainiako antzezpenak, [[Vittorio Gassmann]]ekin batera.
 
Neo-errealismora bueltatu zen, [[1960]]ean Rocco eta bere Anaiak zuzendu zuenean. Filmean [[Italia]] hegoaldeko inmigranteak [[Milan]]era bidaiatzen dute, etorkizun hobe baten bila. Geoffrey Nowell-Smith biografialariak esan zuen "Visconti neo-errealismorik gabe, expresionismorim gabeko Lang edota formalismorik gabeko Eisenstein baten modukoa da".