Hizkuntza-plangintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
Hasiera baten Heinz Kloss bi mota baino ez zituen desberdintzen: corpus plangintza (Hizkuntzaren corpusaren plangintza) eta estatus plangintza (hizkuntzaren estatusaren plangintza). Hala ere, denborarekin beste hirugarren plangintza bat ere onartu du literaturak. Beraz, hiru hizkuntza plangintza mota daude:
 
* '''Corpus plangintza''': plangintza honek du helburu hizkuntzaren egitura egoera berrietara moldatzea. Interbentzioa, beraz, hizkuntzaren formetan egiten da. Corpus plangintzak sarri askotan hizkuntzaren estandarizazioa du helburu. Horrela, hizkuntza gaitu nahi du administrazioan, hezkuntzan, komunikabideetan, ... erabili ahal izateko. Izan ere, corpus plangintzaren lehen urratsa izaten da idatzizko kodea estandarizatzea. Euskararen[[Euskara]]ren corpus plangintzan aurrerapauso nabarmenenak [[1968]]an hasi ziren [[euskara batuarenbatua]]ren prozesuarekin.
* '''Estatus plangintza''': plangintza honek du helburu hizkuntzaren funtzioetan eragitea, [[hizkuntza komunitate]]aren egituran eragitea. Hizkuntzaren estatus soziala aldatu nahi du plangintza honek. Horretarako, maiz hizkuntza bat ofizial bihurtzen du. Hizkuntza hori sustatuko da administrazioan, komunikabideetan, hezkuntzan, erlijioan, ... Estatus plangintza izaten da normalean hizkuntza plangintzarik eztabaidatuena (eta hizkuntza politikarekin alderatu ohi dena).