«Arroila»: berrikuspenen arteko aldeak

2.884 bytes added ,  Duela 7 urte
ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.3) (Bot: Modificando fa:تنگ (جغرافی) por fa:ژرف‌دره)
 
[[Arroila-jaitsiera]] abenturazko kirol bilakatu da, [[XX. mende]]ko amaieratik aurrera.
 
==Ezaugarriak==
 
Eskualde [[karstiko]]etako forma arrunt bat da hori. Zintzurretan, ordea, agerian zirkulatzen du urak. Zintzurra hegal zuzeneko haran bat da, bi kare-haitz plataformaren arteko benetako zerra-ebakia. [[Coloradoko Arroila Handia]] da mota honetako formazioen adibide adierazgarriena eta ezagunena.
 
Isurialdeen gogortasunarengatik eta irazkortasunarengatik gertatzen da, hain zuzen, [[higadura]] gehiena ibilguaren hondoan; hegalek, berriz, oso geldiro eboluzionatzen dute, haran barrenaren aldean. Horma malkortsuak, azpitik janak eta malda gutxiagoko ezpondak izaten dira, elkarren segidan, barreneraino, kare-haitzezko geruzen arabera mailakaturik. Karst lurraldeetan zehar arroilak eratuz igarotzen diren ibaiak alogenoak izaten dira, urruti izaten dute iturburua, eskualde irazgaitzetan, eta kare-haitzezko eskualdetik igarotzean oraindik erabat galdu gabe izaten dute iturburuko uraren parte bat.
 
Zintzurrak existitzeko, arroila dagoen kare-harriak lodia behar du izan, ubidearen hondoan eta isurialdeetan azaleratzeko bezain lodi, gutxienez. Bestela, ur lasterrak azpiko geruza irazgaitza (tuparria adibidez) topatzen badu, oso bestelakoa izango da arroilaren bilakaera. Horrelakoetan haranaren hondoa zabaldu egiten da, haitz irazgaitzaren bilakaera oso bizkorra izaten baita uholdeen eraginez. Horrela U motako profil bat sortzen da. Profil mota horretan malkor bertikalek inguratzen dituzte forma zapalak. Malkor horiek paralelo joaten dira atzeratzen. Ur lasterrean gora, Vaucluse iturburu batean bukatzen da harana, kare-harriak eta azpiko geruza irazgaitzak elkar jotzen duten lekuan. Vaucluse iturburuaz goitik, kare-harrizko malkor batek ixten du harana, hondo lehorreko harana eratuz.
 
Nafarroako lurraldean eta, zehatzago esateko, Nafarroa Hezea deitzen den eskualdean, bada eremu bat kare-harriz, tuparriz eta flyshez osatua. Eskualde horren ekialdekoaldean Pirinioetako ohiko haranak diren Irati eta Erronkari haranen arteko egiturak dira azpimarragarrienak, mendebaleko aldean, Kantauri alderako haranetan, Urbasa-Andia, Aralar mendilerroa eta beste txikiago batzuk, Lokiz mendilerroa eta Kodeskoa, esate baterako. Urbasa mendilerroea, batez ere, Urederraren Iturburuko Izadi Erreserba guztiz aipagarria da, karehaitz eremu bereziki ederra delako. Nafarroako lurraldeko beste era bateko egitura karstikoen artean bereziki aipatzekoak dira lurralde horretan diren arroila edo zintzur ugariak (Iñarbeko arroila, Gazteluko arroila, Arbaiungoa, Benasakoa, Lekunberrikoa, Burgikoa, Txintxurreneakoa, Irunberrikoa, etab.). Txintxurreneako arroila, esate baterako, Urrobi ibaiak ebakitako arroila txikia da, kilometro bateko luzera ingurukoa, ibai horrek kare-harri multzo handi bat igarotzean ebakia. Kare-harriz eta dolomiaz eratuakditu hormak , 30-50 metro inguruko altuera dutenak. Horma horietan kobazulo eta erlaitz asko dira , hegaztiek habiak egiteko aproposak.
 
== Erreferentziak ==
{{lur}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
{{commons|Canyon}}
 
{{Geologia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Arroilak| ]]