Secundino Zuazo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Secundino Zuazo Ugalde''' ([[Bilbo]], [[1887]] [[maiatzaren 21]] – [[Madril]], [[1971]] [[uztailaren 21]]) euskal arkitekto [[arrazionalismo|arrazionalista]] bat zen.
 
Ikasketak Madrilen egin eta 1913an diplomatu zen. 1920an ''International Congress on House Construction and Urban Planning'' biltzarrera joan zen [[Londres]]era, etxebizitzaren arazoa eta [[hirigintza|hiri handien plangintza]] gai garrantzitsutzat zituelako. 1925ean ''Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes'' erakusketan parte hartu zuen [[Paris]]en. Han arkitekto [[herbehereak|holandar]] garaikideak topatu zituen, adreilua erabiltzen zutenak holandar tradizioari jarraiki baina guztiz modu berrian erabiliz. Hurrengo urteetan maiz joan zen Holandara eta askotan elkartu zen [[Amsterdam]]go Eskolako kideekin. [[Espainiako Gerra Zibil]]ean Parisera erbesteratu zen eta Espainiara itzuli zenean [[Las Palmas]] Kanaria Handikoan egon zen zigortua 1939-42 artean.