Tórshavn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
152. lerroa:
Bikingoen Aroa 1035ean bukatu bazen ere hurrengo urteetan asentamentuaren inguruan merkatal herria eratuz joan zen. XII. mendean Norvegia eta Faroe uharteen arteko merkataritza Bergenek kontrolatzen bazuen ere, 1271eko agiri batek Tórshavnek bere merkataritzaren monopolioa lortu zuen.
 
1580. urtean piraten erasoak jasan izanaren ondorioz ''[[Skansin'' gotorlekua]] eraiki zen Tinganes penintsulan eta herria ekialdera eta mendebaldera zabalduz joan zen. 1709an izurriteak jo zuen Thorshavn eta ia populazio guztia galdu zen, 300 biztanetatik 250 hil baitziren. Niels Rybergen agindutara Tórshavn errekuperatzen hasi zen eta 1788.an katedrala ere eraiki zuten. 1856.an merkatua askatu eta munduarekin harremanak izaten hasi zen. Landa eremuak alokatzeko aukera izan zuen jendeak eta nahi izanez gero erostekoa ere bai. Honek jendea erakarri zuen eta populazioa nabarmen igo zen. Azkenik 1866. urtean udaletxea sortu eta Faroe uhartetako hiriburu bihurtu zen.
 
1909. urtean [[Danimarka]]ko merkatal hiri izendatu zuen gobernuak. XX. mendeko 20. hamarkadan eraikitako kaiak bultzada handia eman zion hiriko merkataritzari, itsasontzi handiagoak etor baitzitezkeen bertara.