Transkripzio (genetika): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 45 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q177900 orrian
12. lerroa:
 
Transkripzioa [[eukarioto]]en nukleoan gertatzen da, eta [[prokarioto]]en zitoplasman. Prozesu horretan garrantzi handiko [[entzima]] bat parte hartzen du, [[ARN polimerasa]] izenekoa.
 
 
== Transkripzioaren nondik-norakoak ==
 
ARN polimerasa ADNari atxikitzen zaionean hasten da prozesua. Entzima horrek ADNaren bi kate edo harizpiak banantzen ditu. Gero, ADNaren kate batek molde moduan jarduten du ARNa sintetizatzeko, ARN polimerasak ADNaren kate hori kopiatuz eta nukleotido berriak jarriz. Horrela, ARNaren kate berri bat sortzen da, bere base nitrogenatuak ADN moldearen osagarriak izaten direlarik (esaterako, ADNn [[zitosina]] bada, sortzen ari den RNA katean [[guanina]] agertuko da; baina ADNn [[adenina]] bada, ARNn [[urazilo]] agertuko da, ARNn ez baitago timinarik).
 
Transkripzioa 5'→ 3' norabidean aurreratzen da, ADNaren bikoizketan bezala.
 
Transkripzioa ARN polimerasak ADNaren sekuentzia berezi batzuetara iristerakoan bukatzen da; sekuentzia horiek [[timina]]z oso ugari dira.
 
ARN polimerasak jarduera bizkorra du: ARNaren sintesi-abiadura E. Coli [[bakterio]]engan 30 eta 85 arteko nukleotido/segundokoa da, ADNaren sintesi-abiadura baino motelagoa, hala ere.
 
Eukariotoetan sortutako ARN-m ez da behin betikoa, [[intron]] izeneko sekuentzia batzuk baititu, ezabatu behar direnak behin betiko ARN-m lortzeko. Eukariotoetan ADNa histonekin elkarturik ere agertzen da, eta transkripzioa burutzeko histonak bereizi egin behar dira ADN horretatik.
 
[[Kategoria:Biologia molekularra]]
[[Kategoria:Genetika]]