Entzimen zinetika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Ezabatua: en:Enzyme-kinetics (missing)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
6. lerroa:
 
Entzimen zinetikak irudian agertzen den mota horretako grafikoa osatzen du. Ikusten denez, entzimaren kontzentrazioa konstantea bada, substratuaren kontzentrazioa handitu ahala erreakzio biokimikoaren abiadura areagotzen da, harik eta substratu-kontzentrazio jakin bateraino iritsi arte. Gero abiadura gelditzen da entzimaren asetasuna gertatzen delako: ez dago nahiko entzimarik gehiegizko substratu horrekin erreakzionatzeko, entzima/substratu konplexua (ES) sortzeko.
 
Substratuaren kontzentrazioa oso handia denean entzimak asetu ohi dira. Entzima guztien gune aktiboak substratuz beteta daudenez, ez dira ES konplexu gehiago sortuko, eta beraz ez da produktu gehiago agertuko. Substratu molekulek entzima molekula guztiak hartu dituztenean erreakzioaren abiadura maximoa lortzen da, eta abiadura hori ez da gaindituko ezta substratu molekula gehiago gehituta ere.