Iron Maiden: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 68 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q42482 orrian
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
20. lerroa:
=== Sorrera 1975-1980 ===
 
Dena hasi zen [[Steve Harris]]ek [[precision bass]]aren kopia bat eskuratu zuenean, 40 liberatan, aurretik futbol jokalaria izan nahi zuen [[West Ham]]ean baina ondo pentsatu ondoren eta jokalari onenak bakarrik hartzen zituztela jakinda, bere beste "hobby"ra aritzea erabaki zuen: [[musika]]. Horrela musika talde bat osatu zuen "[[influenceInfluence]]" deiturikoa geroago [[Gypsy's Kiss]] izatera pasatuko zena. [[Gypsy's Kiss]]ekin kontzertu batzuk (Guztiakguztiak jende gutxiren aurrean) eman ondoren Stevek taldea uztea erabaki zuen eta beste talde batera joan zen: "[[Smiler]]". Han taldekide guztiak bera baino zaharragoak ziren eta esperientzia handia lortu zuen , baina ez zen nahikoa berarentzatharentzat eta orduan [[1975]]ean aurrerago [[Heavy Metal]]aren talde onenetariko bat izango zena sortu zuen: [[Iron Maiden]]. Steveri izen hau pelikula (''[[The Man in the Iron Mask]]'') bat ikusi ondoren bururatu zitzaion. Pelikula horretan presoak torturatzeko [[Burdinazko Andrea]] izeneko hilkutxa erabiltzen zuten. Hilkutxa hau burdinazkoa zen, andre forma zuen eta barruan herdoildutako iltze batzuk zituen eta presoak hil arte sartzen zituzten han. [[1976]]an, Steve bere talderako musikariak bilatzen hasi zen eta [[Londres]]ko [[East End]]ean , bere auzoan hain zuzen ere, aurkitu zituen. Taldea berak baxuan , [[Dave Sullivan]] eta [[Terry Rance]]k [[gitar]]ran, [[Ron Matthews]]ek baterian eta [[Paul Day]]k kantuan osatzen zuten. Denbora gutxi barru [[Paul Day]] Steven aurreko taldeko, hau da, [[Smiler]]eko [[Dennis Wilcock]]en truk aldatua izan zen, nork Harrisi [[Dave Murray]] deituriko gitarra-jotzaile talentudun bat gomendatu zion [[Urchin]] taldekoa eta Harris bezala [[Free]], [[Queen]], [[Deep Purple]] eta batez ere [[Jimi Hendrix]]en jarraitzailea. Honek Sullivan eta Rance gitarra-jotzaileak haserretzea egin zuen eta hauek taldea utzi ondoren [[Bob Sawyer]] iritsi zen eta [[Bob D'Angelo]] izena ipini zuen taldean bigarren gitarra-jotzaile moduan sartzeko eta [[Ron Rebel]]ekin [[Iron Maiden]]en lehen boskotea iritsi zen. Geroago Stevek beste [[Smiler]]kide ohi bat "fitxatu" zuen , [[Doug Sampson]] bateriajolea, beste kantari bat bilatzen zuten bitartean. Steven taldekide batek [[Paul Di'Anno]] gomendatu zuen , [[Punk]] esperientziadun kantari bat, ordu arte "[[Bird of Prey]]" taldean egondakoa. Urte haiek zailak izan ziren Harris eta taldekideentzat; [[Punk]]aren urteak ziren eta [[Londres]]ko kaleetan entzuten zen gauza bakarra zen. [[Sex Pistols]]en antzeko taldeak ziren disko gehien saltzen zituztenak , eta diskoetxe guztiek nahi zituzten [[Punk]] taldeak. [[DiskografikaDiskoetxe]] askok gomendatu zioten Harrisi taldearen itxura aldatzeko, ilea mozteko eta jendeari gustatzen zitzaion [[musika]] mota egiteko, baina Harrisek oso argi zeukan zezer itxura izan behar zuen taldeak eta zezer [[musika]] mota jo behar zuten. Bere hitzetan, ''Ezingo nuke [[Punk]] talde bat sortu... hori nire erlijioaren aurka egongo litzateke''. Di'Annok bere aldetik, komentatu zuen , ''Noizbait [[Fairport Convention]]en egondako konpositoreak orain [[The Clash]]en daude , haien gustuak aldatzen bizi dira dabilen denborara mantentzeko. Ez dut horren arrazoia ikusten. Gustuko duzun [[musika]]n mantendu behar zara , gustuko duzun [[musika]]rekin leiala izan''. Honela Harrisek taldea zegoen bezala utzi zuen.
 
 
27. lerroa:
=== Lehenengo arrakastak 1980-1982 ===
 
[[Rod Smallwood]] managerrak, [[EMI]] diskoetetxekodiskoetxeko presidenteak, hau da [[Brian Shepherd]]ek Marquee klubean taldearen kontzertu bat ikustea lortu zuen eta aste bat geroago, [[Iron Maiden]]ek kontratu bat sinatu zuen konpainia diskografikoarekin. [[NWOBHM]]aren beste talde batekin konpetentzian zegoen kontratu bat, [[Def Leppard]]ekin hain zuzen.
 
[[1980]]ko [[otsailaotsailaren 8]]ren 8anan, Paul Di'Anno kantuan, Steve Harris baxu eta koroetan, Dave Murray eta Dennis Stratton lehenengo eta bigarren gitarretan eta [[Clive Burr]] baterian lehenengo [[single]] ofizialaren edizioa ospatu zuten eta , egun gutxitaragutxira, Running Free britainiar zerrendak eskalatzen zituen 34. postura arte. [[Running Free]]ren ostean , britainiar prentsa Paul Di'Annok bere taldean zuen joera aldaketa garbiaz konturatu zirenzen.
 
==== ''Iron Maiden'' ====
 
[[1980]]ko [[apirilaren]] 11n lehen estudio -albuma atera zuten [[diskoa|Iron Maiden]] izenarekin. Jarraitzaile askorentzat disko bikaina da, Prowler, Sanctuary eta Running Free bezalako klasikoekin. Baina taldea ez zen oso gustura gelditu, [[Will Malone]] produktoreak soinuarekin lan gutxi egin zuela pentsatzen zuten eta. Disko honek soinu gordina dauka Di'annorenAnnoren ahots gogorrarekin batera doana. Lehenengo diskoaren ostean [[Dennis Stratton]] gitarra-jotzailea kaleratu zuten ezberdintasun musikalengatik. Bere ordez [[Adrian Smith]] sartu zen, [[Dave Murray]]ren haurtzaroko laguna zena eta lehenago taldean sartzeko gonbitari uko egin ziona, zeren bere taldea, [[Urchin]] arrakasta lortzen ari zen. Adrianek hurrengo urteetan erakutsiko zituen bere dohainak musikari eta konpositore bezala taldearentzako arrakasta handiak lortuz.
 
==== ''Killers'' ====
 
Geroago ''Killers'' diskoa iritsi zen [[1981]]eko [[otsailaren 2]] 2anan. Produktore diskografikoa [[Martin Birch]] izan zen, [[Deep purple]] eta [[Black Sabbath]] bezalako taldeekin lan egindakoa eta lehen esandako taldeen ''[[Machine Head]]'' eta ''[[Heaven and Hell]]'' bezalako disko klasikoak egindakoa. Taldearen materiala entzutean Martinek Harrisi galdetu zion ea zergatik ez zuten deitu lehenengo diskoa egiteko eta Stevek bere hitzetan ''Talde berri batean ez zinela interesatuko pentsatu genuen'' erantzun zuen. Lehenengo diskoarekin konparatuta askozaz ere landuago dago soinuaren aldetik baina gutxiago landua musikaren aldetik, nolabait esateko landua baino rockeroagoa. Di'Annoren ahotsa , pasio eta agresibitatez betea oso ondo gelditzen da [[Wrathchild]] edo [[Killers]] bezalako kantetan. Di'Annok ez zuen kapazitate handia ez nota altuak kantatzeko gaitasuna, ez zen [[Heavy Metal]]eko kantari tipikoa ahal bezain nota altuenetara iristen zena, baina jendetza gidatzeko zuen estilo bihurri eta baldarra eta bere kantatzeko era arduragabea eta agresiboak kontraste berezi bat sortzen zuen Harrisek konposatutako musikarekin.
 
==== Japoniako bira ====
49. lerroa:
==== ''The Number of the Beast'' ====
 
Taldearen ospea hirugarren diskoarekin finkatu zen [[1982]]eko martxoaren 29an. Diskoaren aurkezpenaren bira ''[[Beast on the Road]]'' deitu zuten, Ingalaterran hasi eta hamar hilabete geroago Japonian[[Japonia]]n amaitzeko, jada bigarren aldia zen [[Japonia]]nJaponian jotzen zutela. ''[[Run to the Hills]]'' singlearekin, Iron Maiden 7. postua arte iritsiko zen [[Top 40 britainiarra|Top 40 britainiarrean]]. Baina bira erdian izan zen, eta autobusa errepidean gelditzen zitzaienean, berri ikaragarri batez konturatu zirenean: ''[[The Number of the Beast]]'' 1. postuan zegoen arrakasta zerrendetan. Bolbora moduan zabaldu zen taldearen arrakasta eta bere fama bete-betean sartu zen [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], non zenbat jarraitzaile hainbat gaizki esale zituzten. Justu hauek kontzertu baten ate aurrean aurkeztu ziren satanismoz akusatzen. GuztiHonek honekguztiak [[Iron Maiden]] [[1982]]aren amaieran lortzen ari zen eztabaida eta ospea elikatzen zuen, kanta hau indarrez betea zegoela esanez. Bruce taldean finkatuta zegoen jada, eta kantari aldaketa asko gustatu zitzaien jarraitzaileei, behar zena zeukaten fama urte askotarako finkatzeko.
 
==== ''Piece of Mind'' eta ''Powerslave'' ====
 
''[[Piece of Mind]]'' atera baino lehen beste aldaketa bat sortu zen taldean: [[Clive Burr]]ekBurrek taldea utzi zuen arazo pertsonalengatik eta bere ordez [[Trust?]] taldeko bateria ohia [[Nico Mcbrain]] sartu zen eta bere musikari gaitasunak argi erakutsi zituen eta aldi berean taldearen soinua aldatu zuen.
 
[[1983]]eko maiatzaren 16an ''[[Peace of Mind]]'' (Gogo zatia edota zoro ekintza "Peace of Mind" bezala ahoskatzen dena eta gogo baketsua esan nahi duena) atera zuten eta disko honekin platinozko diskoak lortu zituzten herrialde askotan.
59. lerroa:
[[1984]]ko irailaren 3an merkatura atera zuten ''[[Powerslave]]'' diskoa, aurrekoaren diskografika berberarekin, ''[[Aces High]]'' eta ''[[2 Minutes to Midnight]]'' [[single]]ekin, azken hau [[Chicago]]ko unibertsitateko [[Apokalipsiaren erlojua]]n oinarritua, erloju honek zibilizazioaren azkenerako gelditzen den denbora adierazten du eta denbora hurbiltasun errekorra 2 minutu gauerdirako izan zen, [[1953]]an.
 
Disko hau ''[[Piece of Mind]]''ekin batera tono altueneko diskoa da, BrucenBruceren ahotsa ere [[Heavy Metal]]aren klasikoetako bat dela esango genuke eta horri esker beste proiektu bat jarri zuten martxan: "The World Slavery Tour", bira hau 23 herrialdetatik pasa zen eta 191 kontzertu izan zituen 331 egunetan, modu honetan, Harris, Dickinson, Murray, Smith eta Mcbrainek desafioa onartu zuten: bira [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] amaitzen zen. [[Powerslave]]ren kaleratzearekin batera [[1984]]an, [[HegoAmerika]]k arrakasta handiz hartu zituen "Rock in Rio"n (Brasil [[1985]]).
 
==== Live after death ====
 
World slavery tour igaro bitartean [[Live after death]] zuzeneko albuma atera zuten, zuzeneko album bikoitza. Diskoaren aurrealdean [[Howard Phillips Lovecraft]]en irudi bat dago, metafikzio estiloko beldurrezko ipuin idazlea. Diskoa [[Sir Winston Churchill]]ek [[Londres]]ko herriari [[Alemania]]r nazien [[bigarren mundu gerra]]ko tiroketa baino lehen eman zien esperantza itzaldiarekinhitzaldiarekin hasten da, [[Aces High]] kantarentzako introa. [[Bruce Dickinson]]ek "A Hymn" deituriko [[Gilbert K. Chesterton]]en bertsoa erabili zuen [[Revelations]] ([[Aleister Crowley]]ren liburu batean oinarritua) kantaren intro bezala.
 
 
69 ⟶ 71 lerroa:
 
==== Somewhere in time ====
[[1986]]aren Ekainaren 29an seigarren estudio diskoa atera zuten, [[Somewhere in time]], soinu berri batekin, robotikoa eta etorkizunera begira zebilena. Disko honetan sintetizadoreen eragin garbia ikusten da, horrela taldeak soinu berri bat lortuz. Disko honekin argi geratu zen [[Iron Maiden]]en barruan aldaketa batzuk gertatzen ari zirela: Dickinsonek bere sormena gutxitu zuen, Smith letra batzuk idaztera pasatu zen eta Harris gero eta gehiago bildu zen taldearen proposamen berriaren egite delikatuan. Sintetizadoreen agertzearekin soinu modernoago bat erakutsiz, eztabaida handia sortu zuen fanatismoa zatituz. Disko honek Adrianek idatzitako [[Wasted years]] eta [[Stranger in a Strange land]] edo Stevek idatzitako [[Heaven can Wait]] eta [[Alexander the great]] bezalako pieza garrantzitsuak dauzka.
 
==== Seventh son of a seventh son ====
78 ⟶ 80 lerroa:
 
=== Bide berriak 1990-1993 ===
[[1989]]aren erdialdera Adrianek talde berri bat sortzeko proiektua martxan ipiniko zuela adierazi zen eta lehenago ere gertatu zen gauza bera baina [[Iron Maiden]]eko taldekidea izatearen betebeharrak zirela eta ez zuen lortu. Honela Smithek [[Silver and Gold]] diskoa atera zuen [[ASAP]] ([[Adrian Smith]] and project) (siglek "As soon as posible" esaera burokratikoarekin bat egiten dute, "Ahal bezain laster") taldearekin, talde hau lagun batzuekin sortu zuen eta bera izan zen kantaria. Brucek ere bere bakarlari proiektua sortu zuen eta [[Tattooed Millionaire]] diskoa atera zuen, ez zuela Maidenekin batere zerikusirik ez zuena eta estilo rokanroleroago bat daukana. Hainbeste urtetako karrera solidoaren ostean Maiden bakarlari desio señaleakseinaleak ematen hasi zen.
[[1990]]aren hasieran, Maiden eszenatokietan faltan botatako urtea eta 10 urte ospatzen zituena [[EMI]] konpainiarn izar moduan, Adrianek taldea utzi zuen. Zatiketa hau baldintza lagunartekoetan izan zen eta taldeak libre utzi zuen bere gitarra-jotzailea. Modu honetan, boskote klasiokoa bere amaierara iritsi zen. Handik zazpi egunera [[Janick Gers]] [[White Spirit]] ohia, Adrian ordezkatzeko aukeratua izan zela adierazi zuten. Gers Dickinsonekin lan egindakoa zen gitarra-jotzaile moduan [[Tattooed Millonaire]] diskoan eta data haietarako, jada taldearekin lanean zebilen hurrengo diskoan, [[No Prayer for the Dying]].
 
98 ⟶ 100 lerroa:
''Ulertu dudanez, orain dela asko ez zela ondo sentitzen gure artean, nekatuta eta sormen aldetik deprimituta zegoen, oso arraroa iruditu zitzaidan ze ez zigun inoiz ezer esan. Ezer jakin izan banu joateko gomendatuko nioke eta nire ustez lehenago joan behar zuen''
Geroago Bruce bere kide ohiengan kargatzen hasi zen prentsa telebista eta antzekoetan bere irudia hobetzeko eta taldetik zenbat eta gehiago aldentzeko.
Aldi batean, "Accident of birth" Brucen bakarreko lana portadan zegoen [[Eddie the head|Eddieren]] karikaturaren erantzunetan, Harrisek esan zuen Brucek [[Country]] edo [[Western]] disko bat egingo zukeela salduko zuela pentsako balu. Biografia ofizialean eztabaida honi buruzko orrialde asko gehitzen dira geroagoko Brucen bueltaren zailtasun bezala. Bereziki Harris eta Mcbrainek atera zuten Bruce hiri handienetan bakarrik haritzenaritzen zela % 100ean, kamara askoren aurrean eta Bruce ea noiz joango zain zeudela.
 
----