«Energia berriztagarri»: berrikuspenen arteko aldeak

Reverted 1 edit by 213.96.130.154 (talk). (TW)
(Reverted 1 edit by 213.96.130.154 (talk). (TW))
'''Energia berriztagarria''' iturri naturaletatik sortzen den energia mota da. Energia mota honek erabiltzen dituen baliabide naturalak oso ugariak dira baina garrantzitsuenak hauek dira: [[eguzki-energia]], [[haize]]a, [[euri]]a, itsasaldiak eta bero geotermikoa. Iturri natural hauek, birtualki agortezinak dira daukaten energia kantitate izugarriagatik eta neurri naturalak erabiliz birsortzeko gai direlako.Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa eta erregaien aniztasuna, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.
 
== Energia alternatiboak ==
betetzera behartuta egongo den behar bat gure iritzia, nahiak eta sinismenak alde batera utziz.
 
Energia iturri '''alternatibo''' bat gaur egungo energiak ordezkatu ahal dituen edozein [[energia]] da, bere kutsadura efektu txikiagatik edo berriztatzeko aukera izateagatik.
 
Energia kontsumoa gizarte bateko aurrerapena eta ongizatea neurtzeko modu egokiena da. '''Krisi energetikoaren''' kontzeptua gizarte bat hornitzeko erabiltzen dituen energia iturriak agortzen direnean agertzen da. Hori dela eta gaur egungoa bezalakoa den jarraibide ekonomikoak energia eskaeran hazkundea exijitzen du [[erregai fosil]]ak eta [[energia nuklear|nuklearrak]] bukagarriak direlako. Horregatik ezinbestekoa da noizbait eskaera amaitzea eta energia eskaera hornitua ezin izatea eta sistema guztia geldiaraztea, energia metodo berriak asmatzen ez badituzte. Metodo berri hauek energia alternatiboak izango lirateke.
 
Halaber gaur egungo zenbait energiaren gehiegizko erabilerak, hala nola [[petrolio]]a eta [[ikatz]]a, [[kutsadura]], [[berotegi-efektua]]ren hazkundea eta [[ozono geruza]]ko zuloaren hazkuntza bezalako arazoak sortzen dituzte.
 
Energia alternatiboaren eta ohikoaren arteko eztabaida ez da bakarrik energien sailkapen bat, mende honetan ezinbestez gertatu beharko den aldaketa baizik. Egia da energia alternatiboak ere, berriztagarriak izan arren, bukagarriak direla, beste edozein baliabide natural bezala esplotazio muga maximoa duelako. Beraz, energia berri hauetara aldatzeko prozesua mailaz maila eta poliki egiten dugun arren, ez dute gaur egungo eredu ekonomikoarekin jarraitzea onartuko. Horrek guztiak, '''Garapen iraunkorraren''' kontzeptua sortzen du.
 
Garapen iraunkorraren kontzeptuak hurrengo ideiak ditu oinarri:
 
* Energia iturri berriztagarrien erabilpena, [[XXI. mendea|XXI. mende]] hau aurrera joan ahala energia fosilaren iturriak agortuko direlako.
 
* Iturri garbien erabilpena, ohiko [[errekuntza]] prozesuak eta [[fisio nuklear]]ra alde batera utziz.
 
* Energia iturrien esplotazio hedakorra, alternatiba bezala autokontsumoaren fenomenoa proposatuz, ahal den neurrian energia elektrikoaren banaketaren azpiegitura handien eraikuntzak alde batera utziz.
 
* Eskaera energetikoa gutxitzea, zenbait gailu elektrikoen (etxeko tresna elektrikoak, lanparak…) ekoizpena hobetuz.
 
* Premia gabeko energia kontsumoa murriztea. Ez da bakarrik eraginkorragoa den modu batean kontsumitzea gutxiago kontsumitzea baizik, hau da, energia aurrezteko eta zarrastelkeria baztertzeko, kontzientzia eta kultura bat garatzea.
 
Energia garbien, alternatiboen eta berriztagarrien produkzioa ez da ingurunea hobetzeko saiakera edo kultura bat, baizik eta gizakiak betetzera behartuta egongo den behar bat gure iritzia, nahiak eta sinismenak alde batera utziz.
 
== Motak ==
24

edits