Lupo I.a Otsoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 8 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q983527 orrian
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-behin-betiko +behin betiko)
5. lerroa:
Euskal batasuna nabaria da. [[672]]an Septimania eskualdea baskoiekin elkar ulertuz matxinatu egingo da, honen ondorioz Wanba, Paulo eta euren aliatuen espedizioa emango delarik. Wanba errege godoak bizitasun eta bizkortasunez jokatuko du. Martxa azkarren bidez, Lope I.a akitaniar-baskoi dukea harrapatzen saiatuko da, azken hau Herault ibaiaren eskubiko ertzean dagoen den Aspiran kokalekuan bere gudarostearekin batera ikustera eman baitzen. Julianus aipatzen duen legez, godoek gudaroste baskoi-akitaniarra aurkitu baino lehen bere halakoan hanka egin zuen. Halere Lope I.a, frankoen babesik gabe, ez zen godoen gudaroste nazionalari aurre egiteko bezain indartsua. Wanbak Septimania baketu ondoren atzera egin zuen. [[670]]ko [[Felix]]en heriotzaren ondoren Lope duke izendatua izan zen eta Ebroinengandik ihesi Baskonian babesa aurkitu zuten neustro-burgoion erresumako baroien babesa ere bazuen. Txilperik II.arekin izandako harremanak adiskidetasunekoak izango ziren, bere aginduz [[670]] eta [[673]]an Garnomon kontzilirako deia egin baitzuen. [[Dax]] eta [[Baiona]]ko artzapezpikuek joatera laga zioten.
 
Txilperik II.aren heriotzaren ostean, Thierry III.a izango da bere ondorengoa, hau bavariar, alemaniar, turingiar, bretoi eta baskoien errebindikazio nazionalen giroaren erdian topatuko delarik. Lope I.ak frankoen erresumak ziren Austrasia eta Borgoñaren gertakari politikoetatik ihes ezin eginik zebiltzan botererik gabeko bi dukerrietan agintzen zuen. Ebroin tiranoaren aurkako liskarren aurrean, Lope I.a bere gudarostearekin [[Limoges]] hiriaren aurrean bertaratzen da, artzapezpiku eta hiritarrei udalerri hartatik kanporatzeko aginduz, honela beren leialtasun zinetik errelebatuz baina bere gobernura makurtuaraziz. San Martzialeko santutegiko Lope I.aren egonaldiaren inguruko kondaira bat ere badago. [[680]]an Lupo I.a eta bere gerlariak Limogesitk alde egin zuten baina behin- betiko bakea ez zen Ebroin tiranoaren heriotzararte iritsiko, hau [[681]]an erahilta hil zelarik.
 
[[688]]an jauregiko maiordomoa zen Heristaleko Pippinek bere zigortze espedizioak inperioko zenbait herrialdeen aurka zuzendu zituen, hauen artean akitaniarrak eta baskoiak zeudelarik, baina gauzak zeuden bezala gelditu ziren, hots, independentzian. Lope I.ak berrogei urte inguruan gobernatu zuen, [[710]]. urtean [[Eudon|Eudon Handia]] dukeak, dirudienez bere sema zena, ordezkatu baitzion. Lope.a 68 urte bizi izango zen<ref> Estornés Lasa, B. Historia General de Euskalerria, Epoca Vascona, 476-824 orr.. Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco.</ref>