Erresuma Batua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 227 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q145 orrian
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-behin-betiko +behin betiko)
93. lerroa:
{{sakontzeko|Erresuma Batuko historia}}
 
[[Eskozia]] eta [[Ingalaterra]] [[X. mende]]tik berezko erakundeak izan dira. [[Gales]], [[1284]]ko Rhuddlan Estatututik ingelesen kontrolpean, [[Ingalaterra]] erresumaren zati bat bihurtu zen 1536ko Batasun Aktari esker. 1707ko Batasun Akta eta gero, [[Ingalaterra]] eta [[Eskozia]] erresuma banatuak, [[1603]]tik errege berbera izan ondoren, Britainia Handiko Erresuma Batuan behin- betiko batasuna adostu zuten.
 
[[1800]]ko ''Act of Union''-ek ([[Batasun Akta]]ren [[ingeles]]ko izena) Britainia Handiko Erresuma Batua eta [[Irlanda]]ko Erresuma batu zituen, hau [[1169]] eta [[1691]] urteen artean apurka-apurka britainiar kontrolpean erori zen, Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batua osatzeko. Erabakia ez zen denon gustukoa izan, [[1798ko Irlandako matxinada|1798ko Irlandar Batuen Matxinadaren]] porrota oraindik gogoan zutela. Batasuna finkatzeko aukera seguritate arazoen ondorioa izan zen, [[Napoleon]]en Armadaren inbasioaren beldur.
 
[[1922]]an, [[Anglo-Irlandar Guda]]ren ostean, [[Anglo-irlandar Akordioa]]k [[Irlanda]] bitan zatitu zuen: [[Irlandako Estatu Askea]] eta [[Ipar Irlanda]], honek Erresuma Batuko behin- betiko zati bihurtua. Akordua adostu zenean, Ipar Irlandak, [[Ulster]]ko irlandar herrialdearen bederatzi konderritik sei, berehala Estatu Askea utzi eta Erresuma Batuan geratzea erabaki zuen. Horrexegatik, [[1927]]an Erresuma Batua izena aldatu zuten eta geroztik Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua izena hartu zuen.
 
[[1952]]ko [[otsailaren 6]]an [[Elizabeth II]].ak erregetza hartu zuen.