Connemara gure bihotzetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 62.99.27.168 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-behin-betiko +behin betiko)
23. lerroa:
'''''[[Connemara]] gure bihotzetan''''' [[2000]]. urtean [[Julen Gabiria]] idazleak argitaratutako eleberria da. Liburua [[Elkar]] argitaletxeak argitaratu zuen. Aurretik, [[1998]]an hain zuzen ere, [[Igartza Saria]] irabazia zuen. Liburuak [[Xabier Mendiguren]]en hitzaurrea eta [[Nestor Zabala]]ren argazkiak jasotzen ditu bere orrialdeetan. Formato elektronikoan ere argitaratu da.
 
Hariari dagokionean, Txema izeneko mutil gazte batek Eider izeneko bere neskalaguna auto-istripu batean galdu berri du. Hura ahaztu nahi du baina ezin, gainera Eiderrek aurreko urtean [[Irlanda]]ra egindako bidaiari buruzko egutegia eta diskete bat aurkitu ditu. Eiderren arimarekin bat egin eta bere buruarekin behin- betiko bakean gelditzeko asmoz, bere neskalagunak Irlandan zehar burututako bidaia berregiten hasiko da.
 
Bidaia aurrera doala, egunkaria irakurri eta gertakizunak gertatu hala, hasiera batean Txemak Eiderreri buruz zituen aurreiritzi asko apurtu eta Txemaren txundidurarako neskalagunaren alde anbiguo ezkutuak ere agertuko dira. Txemak bere neska lagunak urte bat aurretik egin zuen bezala bidaia [[Dublin]] hiriburuan hasiko du eta gero, mapan erlojuaren norantza jarraituz, Irlanda uharte osoa zeharkatuko du: [[Cork]], [[Kerryko konderria|Kerry konderria]], [[Dingle penintsula]], [[Clareko konderria|Clare konderria]], [[Galway]] hiria, [[Connemara]] eskualdea, [[Sligo]] hiria, [[Donegalgo konderria|Donegal konderria]], [[Derry]] hiria, [[Belfast]] eta hortik berriz ere Dublinera itzuliko da.