Benedikto XVI.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 123 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q2494 orrian
64. lerroa:
[[Fitxategi:BXVI CoA like gfx PioM.svg|thumb|160px|Benedikto XVI.aren aitasantu-armarria: apezpiku [[mitra]]k aita santu [[tiara]] ordeztu du eta [[palio]]a gehitu azpian.]]
 
2005eko apirilaren 19an aukeratu zuten [[Joan Paulo II.a]]ren ondorengo izateko<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]| izenburua= Ratzinger aukeratu dute aita santu eta Benedikto XVI.a izena hartu du|url=http://www.berria.info/albisteak/9208/ratzinger_aukeratu_dute_aita_santu_eta_benedikto_xvia_izena_hartu_du.htm|data=2005-4-20}}</ref>. Askoren arabera, Ratzingerrek [[Vatikanoko II. Kontzilio]]aren aurreko eliza-antolaketa ekarriko zuen eta gai batzuetan (abortoa[[abortu]]a, homosexualitatea[[homosexualitate]]a, dibortzioa[[dibortzio]]a, [[eutanasia]]...) elizaren jarrera asko gogortuko zen. Hala ere, bere defendatzaileen arabera, Ratzingerrek Elizatik kanporatu zuen bakarra Lefevre[[Marcel Lefebvre|Lefebvre]] gotzain ultrakontserbadorea izan zen, eta horregatik gezurtatu egiten duten Benedikto XVI.aren ustezko izaera kontserbadoreegi hori.
 
Orain arte hiru entziklika kaleratu ditu, ''Deus Caritas est'' (euskaraz, ''Jainkoa maitasuna da'')<ref>[http://www.elizagipuzkoa.org/home/dokumentuak/boletinak/Deus%20caritas%20est.pdf ''Deus Caritas est'' entziklika]</ref>, ''Spe Salvi'' (''Itxaropenak salbatuak'')<ref>[http://www.elizagipuzkoa.org/home/dokumentuak/boletinak/Spe%20Salvi-ENTZIKLIKA.pdf ''Spe Salvi'' entziklika]</ref> eta ''Caritas in Veritate''. Lehenengoan, Jainkoaren maitasuna deskribatzen du. Jainkoak bideratutako salbamen historian maitasunak izan duen eta gaur egun duen garrantzia azpimarratzen du. Era berean, gizarte justizia lortzeko karitatearen eta maitasunezko zerbitzuaren beharra adierazten du.
74. lerroa:
''Caritas in Veritate'' entziklika [[2009]]ko [[uztailaren 7]]an argitaratu zen. Gutun honen helburua da Elizak emandako gizarte eta ekonomia alorreko justizian sakontzea, bereziki [[Paulo VI.a]]ren ''Populorum Progressio'' entziklikatik (1967) aurrera. Batez ere, 1967tik aurrera [[globalizazioa]]k ekarritako aldaketetara egokitu nahi izan du Elizaren doktrina soziala.
 
Liturgiari dagokionez, Benedikto XVI.ak [[Vatikanoko II. Kontzilio]] aurreko elizkizunak berriz egiteko baimena zabaldu zuen ''Summorum Pontificum'' izeneko ''[[motu proprio]]''-an. Ordura arte [[1962]]ko liturgia arauen arabera meza ospatzeko bete beharreko baldintzak leundu zituen dokumentu horretan. Hala ere, argi utzi zuen [[Paulo VI.a]]k argitaratutako misala zela ohiko ospakizun mota.
 
Bidaia garrantzitsuak egin ditu bere agintaldian, esaterako [[Kolonia]]ra joan zen 2005eko abuztuan Munduko Gazteen Batzarrean parte hartzera, eta, horrez gain, [[Espainia]], [[Turkia]], [[Bavaria]] [[Austria]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[Australia]] eta [[Polonia]] ere bisitatu ditu, [[Italia]]ko hainbat lekuz gain.