Connemara gure bihotzetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 62.99.27.168 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
87. lerroa:
Bertan, Eiderrek Ipar Irlandako mugako kontrol militarra pasatzeko larritasuna kontatzen du, baina dena ongi doa eta Ralphen Derryko etxera heltzen dira, auzo katolikoan dagoena, non Ralphekin maitasuna eginez bukatzen dituen Irlandan geratzen zaizkion azken egunak. Belfast Ralphekin bisitatu ondoren, hegazkina hartu eta Euskal Herrira itzultzen da. Bertan, sekulako egonezina erakusten du, Txemarekin eta lagunekin itxurak egin beharra eta Ralphekiko maitemina direla eta. Txemarekin oheratzen da, baina ez du ezer sentitzen. Hil berri den osabaren baserria hutsik geratu dela aprobetxatuz, Jabirekin ere oheratzen da, baina berarekin ere ez du ezer sentitzen. Txemarekin gezurretan ezin duela jarraitu badaki, baina urtetako harremana hausteko ezintasuna sentitzen du. Ralph berarekin egoteko dator Euskal Herrira eta baserrian egun batzuk pasatzen ditu, ezkutuan. Jabik berarekin sexu-harremanak bilatzen ditu, baina Eiderrek ez du nahi. Ralph joandakoan, haurdun dagoela konturatzen da, baina ez daki Txemarekin edo Ralphekin izan den. Ralphi telefonoz ematen dio berria eta abortatzeko esaten dio, baina Eiderrek umea izan nahi du. Ralph atxilotu egiten dutelako berria irakurtzen du Eiderrek, IRAren atentuan parte hartu zuela jakin eta amorru bizia sentitzen du Eiderrek, engainatuta sentitzen baita. Azkenean, bizitzari ezin heldurik, bere buruaz beste egiteko erabakiaren berri ematen du bere egunerokoan, azken oroitzapena Txemari eskainiz.
 
Txemak aterpetxeko putaneska batekin txortan egiten du. Irina du izena. Egia esan, Rociorekin gogoratzeagatik soilik egiten du, baina azkenean Eiderrekin gogoratzea soilik lortzen du, Eiderren azken agurra beretzat izan zela gogoan. Irinak geratzeko esaten dio, baina Txemak bizitza berri bat zerotik hasi behar duela adierazten dio. Neskak hori ezin dela egin erantzuten dio. Irinaren kotxean Belfasteko aireportura abiatzen dira, Phil Collinsen musikarekin. Halako batean, Txemak neskak gidatzen duen bolanteari bira eman eta azeleragailuari kolpea ematen dio, istripua eragiteko. Zuhaitz baten kontra talka egiten dute. Hilda dagoela sinetsita esnatzen da, baina ospitaleko ohean dagoela konturatzen da azkenik, ingurukoek bizirik jarraitzeko zorte handia duela adieraztearekin batera.
 
== Kanpo loturak ==