Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
Manchesterren jaio zen, familia abolizionista batean. Ezkongaietan Goulden zuen abizena, baina [[1879]]an Richard Marsden Pankhurst abokatuarekin ezkondu zen Salford-en. Senarra mugimendu sufragistaren aldeko zen lehendik ere eta ''Married Women's Property Acts'' izeneko liburua idatzi zuen [[1870]]-[[1882]] bitartean.
 
[[1889]]an ''Women's Franchise League'' (Emakumeen Bozka-Eskubidearen Aldeko Liga) sortu zuen, baina hau bertan behera utzi zuen [[1898]]an bere senarra hiltzean. [[1903]]an aurrekoa baino ezagunago bilakatu zen Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa(WSPU)sortu zuen. Mugimendu honetako partaide izan ziren, besteak beste, Annie Kenney, Emily Davison (erregeren zaldiak [[1913]]an protesta batean eraila) eta Ethel Smyth konpositorea. Bere alaba Christabel-ek eta Sylvia-k ere parte hartu zuten mugimenduan.
 
Bere taktikek behin baino gehiagotan eraman zuten gartzelara, baina gizartearen goiko klasekoa zenez, ez zuen beste sufragista batzuen tratu bera jasan. Dena dela, indarrez elikatua izan zen gose greba batean. Bere lidergoa zalantzan jarria izan zen eta mugimendua hainbat aldiz banandu zen. ''My Own Story'', bere autobiografia, [[1914]]an argitaratu zen.
Anonymous user