Entzima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa:
* Espezifikotasuna: Entzimen ezaugarri nagusia da. Bikoitza da espezifikotasuna; hau da, substratuak entzima konkretu bat aukeratzen du eta zein erreakzio mota egin nahi duenaren arabera beste entzima bat edukiko du; eta azpiproduktuak osatzea galarazten du.
* Substratua elkarrekintza ahul askoren bidez elkartzen da entzimara, hidrogenozko zubiak, indar hidrofobo, etab. Elkartze horiek gune aktibo izeneko entzimaren gunean ematen dira.
 
 
== Entzimen egitura tridimentsionala ==
 
[[Fitxategi:Induced fit diagram_es.svg|thumb|450px|Doikuntza induzituaren teoria azaltzen duen diagrama.]]
 
 
Entzima oso espezifikoak dira substratu bakar batekin elkartzen direlako. Substratua ezagutzen duen entzimaren zatia gune aktibo deritzona da. Gune aktiboaren egitura tridimentsionala eta substratuarena osagarriak dira, eta horrek errazten du bien arteko lotura. Emil Fisher-ek, 1894an, giltza eta sarrailaren eredua proposatu zuen entzima eta substratuaren elkarrekintza azaltzeko: hots, entzima eta susbstratuaren arteko akoplamendua giltza eta sarrailaren artekoaren antzekoa dela. 1958an D. Koshland-ek aldaketa bat sartu zuen eredu horretan, doikuntza induzituaren teoria proposatuz (gaur egun ontzat jotzen dena): teoria horren arabera substratuak, entzimarekin lotzerakoan, entzimaren egitura tridimentsionala aldatu egiten du, eta aldaketa horrek entzimaren gune katalitikoak aktibatzen ditu. Alegia, eredu honen arabera entzimaren gune aktiboa malgua da, eta bere egitura tridimentsionala moldatzen du substratuarekin elkartzerakoan
 
== Sailkapena ==