Hiztegi Batua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{letra etzanetako izenburua}}
[[Euskaltzaindia]]ren '''Hiztegi Batua''' 2000ko martxoan lehen aldiz argitaratu zen [[euskara]] [[hiztegi]] arau-emailea da.
 
[[Euskaltzaindia]]ren '''''Hiztegi Batua''''' 2000ko martxoan lehen aldiz argitaratu zen [[euskara]] [[hiztegi]] arau-emailea da. 2013ko martxoaren 6an argitaratu zen hiztegiaren bigarren itzulia, paperean eta webgunean, Euskaltzaindiak arautu dituen 42.942 hitz forma (36.845 hiztegi sarrera eta 6.097 azpisarrera) bilduta.<ref>Euskaltzaindiaren Prentsa Zerbitzua: [http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&catid=121&id=4043&lang=eu&view=article «Hiztegi Batuaren azken bertsioa sarean jarriko da asteazkenean»], Euskaltzaindiaren webgunea.</ref>
 
Hiztegi honek, [[Euskaltzaindia]]k, sortu zenetik orain arte, hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendio guztiak hartzen ditu bere mendean; hots, aurreko erabaki edo gomendioren bat ados ez badator hiztegi honetan esaten denarekin, honi jarraitu behar zaio eta ez hari. Hortaz, Hiztegi Batu hau da, Euskaltzaindiarentzat, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakitzeko irizpidea.
18 ⟶ 20 lerroa:
== Nola erabili ==
 
Hainbat hitzen formaren ondoan'' Bizk., Ipar. eta Naf., Gip.''... ikurrak ematen dira. [[Euskalki]] markaren bat azaltzen duten hitz horiei buruz esan behar da ez dela inondik ere Euskaltzaindiaren asmoa, marka horiek eranstean, horrelako hitzak baztertzea; aitzitik, euskalki hitzok ''Hiztegi BatuanBatua''n sartzeak adierazten du Euskaltzaindiak bultzatu egin nahi dituela idazleak hitz horiek erabiltzera —jakinaren gainean eta nori bere senak agintzen dion eran, jakina— horrela euskaldun guztien ondare komuna bihurtuz joan daitezen.
 
''[[Hegoaldea|Heg.]]'' ikurraren esanahia bestelakoa da, eta bitarikoa. Batzuetan, Heg. ikurraren bidez adierazi nahi da, delako hitza berria dela eta [[gaztelania]]z ez dakitenentzat ezin ulertuzkoa —[[aleazio]], esaterako—; horrelako hitz askok bikotea osatzen dute ''[[Iparraldea|Ipar.]]'' marka daramaten hitzekin —Heg. ikurra duen [[alfonbra]]-k Ipar. duen [[tapiz]]-ekin adibidez—. Kasu hauetan Euskaltzaindia ez da gauza izan euskaldun guztiok batu gaitzakeen forma bakar bat eskaintzeko, eta, oraingoz, horrelako bikoteekin etsi behar izan du. Beste kasu batzuetan, Heg. ikurrak —aspertu-ren lehen adieran, esaterako— adierazten du delako erabilera Hegoaldekoa soilik dela, eta horrelakoetan, noski, ez zaio horiek erabiltzeari inolako oztoporik jarri nahi. Ez dugu uste inongo irakurlek arazorik izango duenik batzuk eta besteak bereizten.
25 ⟶ 27 lerroa:
 
Sarrera nagusien ondoan, tradizioan lekukotasun sendoa duten elkarketazko eratorriak eta esapideak jaso dira azpisarrera gisa. Hauetan ere, eratorri edo esapide jakin bat ez agertzeak ez du esan nahi hura baztertzen denik —berariaz arbuiatzen ez bada, bederen—, baina ezta zernahi eratorri edo esapide onartzen denik ere.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
30 ⟶ 35 lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua ''Hiztegi BatuarenBatua''ren webgunea]
* Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/hiztegibatua/hiztegibatua.pdf ''Hiztegi Batua''], osorik, PDF dokumentu batean, Euskaltzaindiaren webgunetik eskuragarri.
 
[[Kategoria:Euskaltzaindiaren hiztegiak]]