Ahots: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: ky:Үн
No edit summary
55. lerroa:
[[yi:שטימע]]
[[zh:人聲]]
AHOTSA
Gisa-ahotsa laringean sortzen da, baina bere atal garrantzitsuena hain zuzen, glotisa da, hau baita gizakiaren benetako fonazio-organoa. Biriketatik arnasketarekin batera irteten den airea, glotisean zehar pasarazten da eta ahots-kordak bibrarazten ditu. Ahots-kordak mihi itxurako mintz bikoitz bi dira. Erresonantzia-kutxaren eginkizuna buruaren barrunbe edo hobiek (ahoak eta sudurrak) betetzen dute.
Gisa-ahots sistema
Fonazio-aparatua kontrolatu egiten dugu hitz egin edo kantatzerakoan. Arnasa botatzean egindako indarraren arabera intentsitatea erregulatzen dugu. Gizonezkoen ahots-kordak, batez beste, emakumeenak eta haurrenak baino luzeagoak eta lodiagoak dira, horregatik soinu grabeagoak sortzen ditu. Ahotsaren maiztasun-anplitudea, gutxi gora behera, oktaba edo zortzidun bi izaten da.
Hitzezko ahotsa
Ahotsaren tonuak eta intentsitateak, batez ere, ahots-korden eragina du; bere espektroa ordea, aho-sudur barrunbeen itxuraren arabera asko aldatzen da. Bokalen soinu-espektroan ageri diren gailurrak, tonuaren independenteki, formanteak deitzen dira eta soinu-iturriaren harmoniko ezberdinen anplitudeak modulatzen dituzte.
Bokal bakoitzak duen soinuak espektro ezberdina du. Adibidez, A eta U, harmoniko fundamentala eta hirugarrena indartsua dute, baina bigarren eta laugarrena ahula; E eta O ordea, gutxi gora behera kontrakoa, fundamentala eta hirugarrena ahulak baina bigarrena eta laugarrena indartsuak; azkenik I beherengo harmoniko guztiak ahulak ditu eta bosgarren eta seigarrena indartsuak. Kontsonanteak zaratak bezala sailkatzen dira, eta bi motatakoak dira: isilak, ahots-kordek ez dutenean parte hartzen, eta entzunak parte hartzen dutenean. Kontsonante gehienek ekoizpen bortitz samarra dute eta horregatik harmoniko iragankorrak dituzte.
Hizketaldiari ulergarritasuna maiztasun altuek ematen diote. Hizketaldia ulergarria izan dadin nahitaezkoa da 500 eta 3500 Hz bitarteko harmonikoak presente egotea. Baina bestalde, ahotsaren energia gehienbat maiztasun baxuetan egoten da, eta maiztasun baxuak kentzean geratzen den soinuak potentzia gutxi izaten du, eta ahotsa argala eta ahula entzuten da.
ANRNASKETA
Eguneroko bizitzean arnasketak iraunarazte soila baino garrantzi askoz handiagoa baldin badu, zenbait doktrina kontenplalarik eta teknika sofrologikoek ezagutarazi dutenez, haizezko musikagailu baten jotzaile izan nahi duenarentzat are premiatsuago eta nabarmenago gertatzen da. Noski, bibolinistari uztaia bezala zaio haizezko musikalariari arnasketa.
Airea sudurretik edo ahotik barruratzen da, zintzurrestetik iragaten da eta, berroren bi adarretan zehar, biriketan sartzen da. Diafragma zeharreko gihar zabal bat da eta digestio eta arnasketa soin-zatiak bereizten ditu, bien artean kokatzen delarik. Bera da arnasketa higiduraren eragile nagusiena. Arnasketa higidurak bi aldi ditu, arnasgora eta arnasbehera, zeinen artean une motz batez airea blokeatu eta etenaldi bat egiten baita da. Arnasgorakoan, birikak puztu egiten dira eta handitu, bular-kaiola, diafragmaren beheratzapenaren ondorioz, zabaltzen den araurea. Saihetsen gorapena automatikoki jazotzen da.