Goi Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
Mendebaldeko erresumen artean, arrakastatsuena frankoena izan zen. Batik bat [[Pepin Laburra]] eta [[Karlos Handia]] seme eta ondorengoari esker, agintea beste askoren gainean ezarri zuten, eta, [[800]]eko [[abenduaren 24]]an, enperadore izendatu zuen Aita Santuak Karlos, Erromatar Inperioaren nagusitasun galdua berreskuratu nahi zuten ikurra.
 
== Migrazioak ==
HOLA OIERRR
[[Fitxategi:Invasions of the Roman Empire 1.png|thumb|right|250px|Barbaroen herri-mugimenduak [[Antzinako Erroma|erromatarren garaian]].]]
{{sakontzeko|Migrazioen Garaia}}
=== Lehendabiziko fasea ===
[[Antzinako germaniarrak|Germaniarren migrazioak]] aspaldikoak ziren, [[godo]]ak [[Itsaso Beltza]]ra [[III. mendea]]n ere iritsi baitziren. Hala ere, [[huno]]en etorrerak ([[372]]-[[375]]) egoera aldatu zuen. Izan ere, hunoen gerrarako ahalmenaren aurrean, godoek ekialdera mugitu behar izan zuten, erromatarren lurraldera hain zuzen ere ([[376]]). Godoek Adrianopolisko batailan erromatar armada garaitu zuten [[378]]an. Hortik aurrera, germaniarrak erromatarren buruhauste nagusia bilakatu ziren.
 
Hunoen presiopean ere, beste herri germaniarrak Inperioan sartu ziren. [[Vandalo]]ak, [[suebiar]]rak eta [[alanar]]rak [[Rhin]] zeharkatu zuten [[406]]ko neguan, [[Mainz]]tik hurbil. [[Burgundiar]]rek eta [[alamanar]]rek laster jarraitu zieten.
 
Vandaloek, suebiarrek eta alanarrek, [[Galia]] zeharkatuta, [[Iberiar Penintsula]]n sartu ziren [[409]]an. Suebiarrak ipar-mendebaldean kokatu ziren, baina beste biak, [[429]]an [[Afrika]]ra igaro eta, Inperioko probintzia horiek azpiratu zituzten [[Genseriko]]ren agindupean.
 
[[Bisigodoa]]k [[418]]an finkatu ziren [[Tolosa (Okzitania)|Tolosaren]] inguruan itun (''foedus'') baten bidez. Burgundiarrek [[Lyon]] hartuta ([[457]]), [[Rodano]] eta [[Saona]]ren arroetan hedatu ziren hurrengo hurteetan. [[Franko]]ek [[Klovis]] zuten buru nagusia ([[481]]-[[511]]). Honen zuzendaritzapean, kristau bihurtzeaz gain, [[Galia]]ko iparraldean gotortzetik bisigodoak garaitzera ([[506]]) eta hegoaldera mugiaraztera iritsi ziren.
 
[[Anglo]]ak, [[jutu]]ak eta [[saxoi]]ak [[Britainia Handi]]ra migratzen ziren, [[442]]tik erromatar armadarik gabe. Hainbat britainiarrek kontinentera jo zuten, beste [[Bretainia]] bat sortuz. [[Teodoriko]] buru zuten [[ostrogodo]]ek [[Italia]] okupatu zuten. Alamaniarrak, [[bavariar]]rak, [[turingiar]]rak eta saxoiak [[Rhin]] aldera finkatu ziren.
 
=== Bigarren fasea ===
Nolanahi ere, hauek ez ziren Goi Erdi Aroan [[Mendebaldeko Europa]]k jaso zituen inbasio bakarrak. [[Bikingoak]] Europa osoan zehar [[VIII. mende]]z geroztik. [[Norvegia]]rrak [[Ozeano Atlantiko]]an mugitu ziren batik bat. [[Britainia Handia]] eta [[Irlanda]] arpilatu zituzten nagusiki, baina [[Frantzia]] eta [[Iberiar Penintsula]] ere ([[Gartzia Iñigez]] [[Iruñe]]ko buruzagia bahitu zuten). [[Islandia]]ra ([[860]]) eta [[Groenlandia]]ra era iritsi ziren. [[Danimarka|Daniarrek]] [[Mantxako Kanal]]ean arpilatu zuten gehienbat. [[Ingalaterra]]ko koroa lortu zuten Knut Handiarenkin, eta [[Frantzia]]n, [[911]]n, [[Normandia]]n finkatu ziren. [[Suedia]]rrak ekialdean mugitu ziren, [[Itsaso Baltiko]]tik [[Itsaso Beltza|Beltzaraino]]. Salerosketarako kokaguneak finkatu ziren [[Errusia]]ko estepetetan, eta [[Konstantinopla]]ko merkataritzan parte-hartze handia izan zuten.
 
Beste aldetik, [[Erdialdeko Asia]]tik ere hainbat herri iritsi zen Europaraino. [[Balkanak|Balkanetara]], [[bulgaria]]rrak etorri ziren. Zonalde horretan, aurreko mendeetan emeki-emeki zabaldu ziren [[eslabo]]ak botere-hutsuneaz probestuta. [[Hungaria]]rrak [[Erdialdeko Europa]]ra [[IX. mendea]]ren amaieran iritsi ziren. Hortik, ingurunea arpilatu zuten harik eta Oton I.ak [[955]]ean garaitu zituen.
 
== Islamaren hedapena (632-750) ==
[[Fitxategi:Map of expansion of Caliphate.svg|thumb|right|250px|Musulmanen hedapena 632tik 750ra.]]
[[Muhammad]] profetaren heriotzaren ostean, [[islam]]aren buru edo [[kalifa]] [[Abu Bakr]] ([[632]]-[[634]]) bihurtu zen. Haren zuzendaritzapean [[Arabiar Penintsula]]ren erdialdea musulmanen menpean geratu zen. [[Umar I.a]] bigarren kalifarekin ([[634]]-[[644]]), "fededunen burua" (amīr al-mu 'minīn) titulua hartuta, [[Siria]], [[Jordania]], [[Palestina]] eta [[Irak]] bereganatu zituzten islamdarrek 630eko urteetan. [[Egipto]] [[Utman]] hirugarren kalifak konkistatu zuen [[645]]ean [[Bizantziar Inperio]]tik. [[Ali]] ondorengoarekin batera, lehendabiziko lau kalifa hauek islam garbiaren urrezko aroan gobernatu zuten buruak dira musulmanen ikuspuntutik.
 
Ali Muhammaden suhiaren agintaldia Utmanen heriotzaren gaineko zalantzekin hasi zen. Hori zela eta, borroka eta [[Lehen Gerra Zibil Islamdarra]] piztu ziren, Muawiya Siriako gobernadoreak bultzatuta. Kufa hirian otoitzen ari zela Ali hil zutenean, [[Muawiya I.a]]k boterea bereganatu zuen [[Omeiatar leinua]] sortuz eta hiriburua [[Damasko]]n ezarriz. Aliren jarraitzaileak, azkenean, [[xii]] bilakatu ziren. Omeiarren erpina [[Abd al-Malik]] ([[685]]-[[705]]) kalifaren agintaldiarekin etorri zen. Izan ere, [[Erdialdeko Asia]] eta [[Iparraldeko Afrika]] azpiratzeaz gain, estatua arabiartu zuen, greziarren eta persiarren ordez, funtzionario arabiarrak jarri baitzituen.
 
[[Iberiar Penintsula]]ren konkista [[711]]n hasi zen, [[Guadaleteko bataila]]n [[bisigodo]]ak garaitzean. Hurrengo zortzi urteetan penintsula osoa bereganatu zuten, gehienetan tokian tokiko nobleziarekin izandako bake itunen bidez. [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] ere iritsi ziren, [[Iruñea]]n [[Gazteluko Plaza]]ko azken indusketek erakutsi duten moduan. Iparralderago ere joan ziren, harik eta [[Toursko gudua]]n [[Karlos Martel]] [[frankoak|frankoen]] buruzagiak garaitu zituen arte ([[732]]).
 
[[Konstantinopla]] bera ere hartzen saiatu ziren ([[717]]). Porrot egindakoan, [[Omeiar]]ren ospeak behera egin zuen. Azkenean, [[750]]ean, [[Abasidar leinua]]k Omeiarrak boteretik kendu zituen, hiriburua [[Bagdad]]era mugituz. Ia-ia omeiarren klan osoa erahil zuten, baina printze bat, [[Abd al-Rahman I.a]], bizirik Iberiar Penintsulara heldu ahal izan zen. Hor, [[Kordobako Emirerria]] sortu zuen ([[756]]), abasidarren inperiotik at. Musulmanen estatu batua bereizteko lehendabiziko pausua izan zen hori, [[IX. mendea]]n zehar desegin baitzen.
 
'''HOLA OIEEERRR'''
== Karolingiarrak ==
[[Fitxategi:Frankish Empire 481 to 814-en.svg|thumb|right|250px|Frankoen Inperioa 481etik 814 arte.]]