Goi Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
26. lerroa:
 
Beste aldetik, [[Erdialdeko Asia]]tik ere hainbat herri iritsi zen Europaraino. [[Balkanak|Balkanetara]], [[bulgaria]]rrak etorri ziren. Zonalde horretan, aurreko mendeetan emeki-emeki zabaldu ziren [[eslabo]]ak botere-hutsuneaz probestuta. [[Hungaria]]rrak [[Erdialdeko Europa]]ra [[IX. mendea]]ren amaieran iritsi ziren. Hortik, ingurunea arpilatu zuten harik eta Oton I.ak [[955]]ean garaitu zituen.
 
== Islamaren hedapena (632-750) ==
[[Fitxategi:Map of expansion of Caliphate.svg|thumb|right|250px|Musulmanen hedapena 632tik 750ra.]]
[[Muhammad]] profetaren heriotzaren ostean, [[islam]]aren buru edo [[kalifa]] [[Abu Bakr]] ([[632]]-[[634]]) bihurtu zen. Haren zuzendaritzapean [[Arabiar Penintsula]]ren erdialdea musulmanen menpean geratu zen. [[Umar I.a]] bigarren kalifarekin ([[634]]-[[644]]), "fededunen burua" (amīr al-mu 'minīn) titulua hartuta, [[Siria]], [[Jordania]], [[Palestina]] eta [[Irak]] bereganatu zituzten islamdarrek 630eko urteetan. [[Egipto]] [[Utman]] hirugarren kalifak konkistatu zuen [[645]]ean [[Bizantziar Inperio]]tik. [[Ali]] ondorengoarekin batera, lehendabiziko lau kalifa hauek islam garbiaren urrezko aroan gobernatu zuten buruak dira musulmanen ikuspuntutik.
 
Ali Muhammaden suhiaren agintaldia Utmanen heriotzaren gaineko zalantzekin hasi zen. Hori zela eta, borroka eta [[Lehen Gerra Zibil Islamdarra]] piztu ziren, Muawiya Siriako gobernadoreak bultzatuta. Kufa hirian otoitzen ari zela Ali hil zutenean, [[Muawiya I.a]]k boterea bereganatu zuen [[Omeiatar leinua]] sortuz eta hiriburua [[Damasko]]n ezarriz. Aliren jarraitzaileak, azkenean, [[xii]] bilakatu ziren. Omeiarren erpina [[Abd al-Malik]] ([[685]]-[[705]]) kalifaren agintaldiarekin etorri zen. Izan ere, [[Erdialdeko Asia]] eta [[Iparraldeko Afrika]] azpiratzeaz gain, estatua arabiartu zuen, greziarren eta persiarren ordez, funtzionario arabiarrak jarri baitzituen.
 
[[Iberiar Penintsula]]ren konkista [[711]]n hasi zen, [[Guadaleteko bataila]]n [[bisigodo]]ak garaitzean. Hurrengo zortzi urteetan penintsula osoa bereganatu zuten, gehienetan tokian tokiko nobleziarekin izandako bake itunen bidez. [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] ere iritsi ziren, [[Iruñea]]n [[Gazteluko Plaza]]ko azken indusketek erakutsi duten moduan. Iparralderago ere joan ziren, harik eta [[Toursko gudua]]n [[Karlos Martel]] [[frankoak|frankoen]] buruzagiak garaitu zituen arte ([[732]]).
 
[[Konstantinopla]] bera ere hartzen saiatu ziren ([[717]]). Porrot egindakoan, [[Omeiar]]ren ospeak behera egin zuen. Azkenean, [[750]]ean, [[Abasidar leinua]]k Omeiarrak boteretik kendu zituen, hiriburua [[Bagdad]]era mugituz. Ia-ia omeiarren klan osoa erahil zuten, baina printze bat, [[Abd al-Rahman I.a]], bizirik Iberiar Penintsulara heldu ahal izan zen. Hor, [[Kordobako Emirerria]] sortu zuen ([[756]]), abasidarren inperiotik at. Musulmanen estatu batua bereizteko lehendabiziko pausua izan zen hori, [[IX. mendea]]n zehar desegin baitzen.
 
== Karolingiarrak ==