Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
88.26.202.198 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
[[806]] eta [[812]] urteetan, badirudi Iruñea [[frankoak|frankoen]] menpean zegoela, eta [[Hispaniako marka]] osatzen zuten [[konderri]]etako bat zela. Hala ere, enperadore frankoek ezin zuten inperioz haraindiko lurraldeak behar bezala zaindu, etxean zuten arazoak zirela-eta. Horrela, apurka-apurka eskualdea inperioaren eraginetik ateratzen joan zen eta bertako dinastia indartzen. [[824]]. urtean, [[Eneko Aritza]] buruzagia bertako errege izendatua izan zen<ref name = "Collins">166. orr.</ref>, Iruñeko errege-erreginen aitzindari.
 
Oinordekoa [[Gartzia I.a Eneko Nafarroakoa|Gartzia Eneko]] (851-882) izan zuen<ref>Barrau-Dihigo, Lucien. ''"Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente"''. ''Revue Hispanique''. 7: 141-222. orr. (1900)</ref>. Honek [[Kordobako emirerria]]k preso izan zituen urte asko eta litekeena da [[Semeno leinua|Semeno leinuko]] [[Gartzia Ximenez Iruñekoa]] erregeorde edo erregekidea izatea<ref>Lakarra de Miguel, José María. ''"Textos navarros del Códice de Roda"''. ''Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon''. 1:194-283 (1945).</ref>. tu puta madre
 
[[Alfontso III.a Asturiaskoa]] eta [[Aragoiko konderria|Aragoi]] eta [[Pallars Jussà]]ko kondeek antolaturiko [[905eko Iruñeko estatu kolpea|905eko estatu kolpearen]] ondorioz [[Fortun I.a Gartzia Nafarroakoa|Fortun Gartziak]] (882-905), [[Aritza leinua]]ren azken erregea, tronuari [[Antso I.a Gartzes]]en (905-925) alde uko egitera behartu zuten<ref>Pérez de Urbel, Justo. ''"Lo viejo y lo nuevo sobre el origin del Reino de Pamplona"''. Al-Andalus. ([[1954]])</ref>. Aritzatarra monje bihurtu eta [[Leireko monasterioa]]n hil zen. Antso, berriz, bere buruarentzat "Iruñeko errege" titulua lehendabizikoa izan zen<ref name = "Collins">190. orr.</ref>.