Zumalakarregi Museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Zumalakarregi Museoa''' [[Tomas Zumalakarregi]] eta [[Miguel Antonio Zumalakarregi]]ren bizitzak eta [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] Euskal Herriaren garapena azaltzen ditu, [[Antzinako Erregimena|Antzinako Erregimenetik]] [[liberalismo]]rako aldi bortitz eta korapilatsuan, hain zuzen [[Frantziako Iraultza]]ren eta [[Bigarren Karlistada]]ren artean. [[Ormaiztegi]]n dago, Iriarte Erdikoa izeneko XVII. mendeko baserrian, hantxe bizi izan zen Zumalakarregi familia, hauen artean bereziki Tomas Zumalakarregi jeneral karlista eta Miguel Antonio Zumalakarregi politiko liberala. [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren zerbitzu publikoa da museoa. Beren fondoetan Zumalakarregi familiaren eta garaiko objektuez gainera, ikertzaileen esku jartzen diren agiri garrantzitsuak ere biltzen dira museoan.
 
== Bildumak ==
Museoaren bildumak [[Lehen Karlistada]]ren eduki adierazgarriek osatzen dituzte: badira Zumalakarregi eta bere familiaren objektu pertsonal eta militarrak, garaiko [[arma]]k eta [[uniforme]]ak, [[prefilatelia]] eta [[numismatika]] gaiak, eskutitz sailak, txostenak, proklamak, pasaporteak, grabatu, akuarela, olio eta beste irudi gai ugari, XVIII, XIX eta XX. mendeko prentsa, liburu eta idazlan biografiko, zientifiko eta orokorrak, plano, mapa eta atlasak. Gaiari buruzko garaiko eta egungo liburuz hornitutako liburutegia ere badago.
 
=== Agiri-bilduma ===
35. lerroa:
* ''Lángara'' fondoa (1821-1852),
* Bizkaiko Diputazioko fonoda (1820-1841)
* ''José de León'' fondoa (1867-1876),
*''Harispe'' fondoa (agirik 1835-1848).
* ''Proclamas carlistas'' fondoa (inprimakiak 1834-1839),
* ''Pasaportes'' fondoa (documentuak 1824-18).
 
==== Erreprodukzioak ====
Mikrofilmak ; ''Ayala'' Fondoa (documentuak 1732-1872), ''Zavala'' Fondoa (Foiletoak 1815-1896, documentuak 1796-1890, prentsa 1811-1832), ''Ruiz de la Prada'' Fondoa (eskuiz. 1808-1815, inprimakiak 1794-1817). Fotokopiak; ''Gomendio-Larrañaga'' Fondoa (eskuiz. 1833-1835), ''Benavides'' Fondoa (documentuak 1831-1888), ''Amestoy'' Fondoa (documentuak 1838), ''López-Mendizabal'' Fondoa (documentuak 1813-1836),
 
=== Liburutegia ===
 
XIX. mendean espezializatua dago eta egungo historiografiaren azken argitalpenak biltzen ditu.
 
=== Ikonografia ===
 
Grabatu eta argazki bilduma zabala dago biltzen da museoko fondoetan, mapa eta plano ugariekin batera.
Grabatu solte eta liburuetan agertzen direnak osatzen dute, baita argazkiak ere, beti XIX. mendekoak. Grabatuen bilduma ''[http://www.albumsiglo19mendea.net| XIX. mendeko albuma]'' dago kontsultagarri
 
=== Kartografia ===
 
Mapa eta plano solte, kartografia atlasak eta liburuetan itsatsitakoak osatzen dute bilduma, beti ere XIX. mendekoak. Zenbaitzu ''[http://www.albumsiglo19mendea.net| XIX. mendeko albuma]''eskaintzen dira, web honetan bertan.
 
== Bisita daitezkeen espazioak ==
=== Erakusketa iraunkorra ===
 
Erakusketak euskal gizartearen bilakabidea [[XIX. mendea]]n zehar azaltzen du eta [[Euskal Herria]]n gertatutako [[Lehen Gerra Karlista|Gerrate Karlisten]] jatorri, gako eta ondorioak azpimarratzen ditu.
 
'''EDUKIAK'''
* '''Aurrekariak'''
:<u>Zumalakarregitarrak eta bere garaia </u>
:Jada kolokan zegoen oreka sozial, politiko eta ekonomikoa hankaz gora jarri zuen liberalismoak. Aldaketa zakarregia izan zen era baketsuan emateko, eta noblezia txikia banandu egin zen. Hala gertatu zitzaion Zumalakarregiren familiari ere. Batzuek tradizioari heldu zioten bitartean besteek bide berriak urratu zituzten.
:Zumalakarregirena [[Euskal Herria]]n hain zabaldua zegoen [[kapera]]dun estamentuko familia bat zen. Alabei ezkontzeko dote ona ematen zitzaien, eta semeei, berriz, ikasketak ordaindu, gero Letretan, Elizan edo armadan zerbitza zezaten.
[[Fitxategi:Museo Zumalakarregi Albumsigloxix Zumalakarregi Tomas 001928.jpg|thumb|right|151px|[[Tomas Zumalakarregi]]ren erretratua.]]
[[Fitxategi:Museo Zumalakarregi Albumsigloxix Zumalakarregi MiguelAntonio Osuna1.jpg|thumb|right|151px|[[Migel Antonio Zumalakarregi]]ren erretratua.]]
 
:[[Tomas Zumalakarregi]] Tomas Zumalakarregi hamalau anai-arreben azkenaurrekoa zen. Aita bezala eskribau izan zedin erabaki zuen familiak. Seguruenik gurasoenaren antzeko bizimodu lasaia eramango zukeen, gerrak patua aldatu izan ez balio.
:Izan ere , gerlari ospetsu bilakatu zen arte, Migel Zumalakarregi, anaia zaharrena zen gehien nabarmendutako senidea. [[liberal]] moderatua izaki, [[Cadiz]]ko Gorteetan partaide eta [[1812]]ko [[Konstituzio]]aren egiletariko bat. [[Donostia]]ko [[alkate]], senadore eta Grazia eta Justizia ministro karguak bete zituen.
XVIII. mendearen bukaeran [[Antzinako Erregimena]]ren eta [[Liberalismo]]aren artean hasi zen gatazkak [[Zumalakarregi]]ren bizitza osoan jarraitu zuen. Burgesia borroka egiten zuen [[monarkia]]ren aginte absolutua mugatu eta nobleziaren eta kleroaren pribilejioak ezabatzeko.
 
:<u>[[Lehen Gerra Karlista|Lehenengo Karlistaldiaren]] aurrekariak :</u> Aurrez bizitako borroka ugariek [[Euskal Herria]] Karlistaldirako girotu zuten. Batetik ekonomia eta gizarte krisialdia, bestetik protagonistetako asko eta askoren esperientzia militarra eragin zuten.
:<u>[[Foru]]ak</u>: [[Euskal Herria]]n [[Antzinako Erregimen]]aren alde egoteak [[Foru]]en defentsa suposatzen zuen. Foruak ziren [[Espainia]]ko erreinuan geratzen ziren legedi berezi bakarrak. Horregatik bihurtuko da [[Euskal Herria]] [[Lehen Gerra Karlista|Karlistaldiarenren]] borroka gune nagusia.
:<u>Arazo dinastikoa</u>: [[Lehen Gerra Karlista]]k arazo dinastikoagatik egin zuen eztanda, [[Fernando VII]].ak anaia Carlos baztertu eta alaba Elisabet II oinordeko izendatu zuenean.
 
* '''Aurkariak'''
Gerra hasieran, 1833, bi aldeen arteko desoreka nabarmena zen. [[Liberal]]ek Espainiako ejertzitoaz borrokatzen zuten; [[karlista]]k, berriz, gaizki antolatu eta armatutako boluntario taldeak ziren.
1835etik aurrera bi armada aurkitzen dira aurrez aurre, [[gerrila]] taktikak utzi gabe, zelai irekitan emandako borrokak ugarituz. Karlistak nekazal guneetan nagusitu ziren, baina hiriburuak menpera ezinak izan zitzaizkien.
 
:<u>Gerraren gizatiartzea</u>: Britainiar diplomaziak bitartekari lana egin zuen gerra leuntzeko asmoz. 1835eko apirilaren 28an britainiar ordezkariaren izena duen hitzarmena, Elliot hitzarmena, sinatu zuten Zumalakarregik eta [[Valdés]] jeneral liberalak. Soldadu presoekiko errespetua eta elkar trukaketak bideratzen zituen. Bidebatez, Armada Karlistarentzat nazioarteko onespena suposatu zuen.
 
* '''Gerraren gakoak'''
[[Lehen Gerra Karlista]] aztertzerakoan kontuan izan behar da oraindik aurretik kargatzen ziren fusilak erabili zirena, horrek suposatzen duen buruz buruko borroken garrantziarekin.
Bestalde, atzerritarren laguntzen desorekak eta, bereziki, karlisten hiriak bereganatzeko ezinak erabat baldintzatu zuten gerraren emaitza.
 
:<u>[[Karlista]]en atzerriko laguntza</u>: Potentzia absolutistak karlistei diru laguntzak eskaintzera mugatuko dira, Europako burtsetan eros zitezkeen bonoen bitartez. Bestalde karlistek boluntario atzerritar gutxi batzuren laguntza izan zuten. Hauen artean bere esperientzia idatzia utzi zigutenak.
 
:<u>[[Liberal]]en atzerriko laguntza</u>: Liberalek Europako potentzia liberalekin sinatu zuten Aliantza Laukoitza deituriko hitzarmena. Honen ondorioz Britainiarrek, bere itsas-armadaren bitartez,kontrolpean jarri zuten kostaldea, karlisten arma sarrerak ekiditeko. 1835ean britainiarrek eta frantsesek Atzerritar Lejioak bidali zituzten gerran parte hartzera, eta portugaldarrek tropa erregularrak, beti ere liberalen alde.
 
:<u>Hiriburuak</u>: [[Bilbo]] eta [[Gasteiz]] lehen egunetan karlisten menpe egon baziren ere Lehenengo Karlistaldiaren ezaugarrietako bat hiriburuak liberalen esku egotearena da. Bazeuden karlistak hiri-buretan baina goarnizio militarren egoitza izateak ([[Donostia]] eta [[Iruñea]]) eta karlisten konkista saio ustelek (Bilbo bereziki) liberalen eskutan mantendu zituzten. Gainera, herrialde bakoitzeko liberalen babesleku bihurtu ziren. Zumalakarregiren kanpaina arrakastatsuaren ondoren[http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/xix.mendeko-historia-euskal-herrian/biografiak/tomas-zumalakarregi-1788-1835], 1835etik aurrera, hiriburuek karlisten blokeoa jasan zuten, baita setioa ere zenbaitetan, baina menperatu ezinak hauen porrota suposatu zuen.
 
:<u>Gerraren nekea </u>: Gerraren luzeak [[Euskal Herria]] ahitua zuen. [[Baiona]]n atzerriratutako zenbait euskal jauntxo liberalek bakearen aldeko proposamen bat aurkeztu zioten [http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/xix.mendeko-historia-euskal-herrian/biografiak/jose-antonio-munagorri-1794-1841] : [[Bakea]] eta [[Foru]]ak.
 
 
:<u>Bakea</u>: [http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/xix.mendeko-historia-euskal-herrian/biografiak/jose-antonio-munagorri-1794-1841] ekimenak porrota ezagutu bazuen ere, urtebete beranduago Bergaran sinatu eta gerraren amaiera suposatuko duen hitzarmenak oinarri bera izan zuen.
 
* '''Gerra arteko garaia'''
Euskal gizarteak aldaketa sakonak jasan zituen bi karlistaden arteko 33 urteetan (1839-1872). Espainia mailan sistema liberala bermatzen da, Euskal Herrian [[Foru]] [[sistema]] aldatzen doan bitartean. Nahiz eta Foruak errespetatzea hitzartu [[Bergara]]n, bi urte beranduago [[Foru]]en aurkako neurriak gauzatzen dira, aduanak [[Ebro]]tik Bidasora eramatea esaterako. [[Industrializazio]]ak lehen pausoak ematen ditu [[Euskal Herria]]n, aldi berean komunikabideak hedatuz eta hiriak zabaltzen doaz. Bestalde Foraltasuna, aipatu aldaketen ondoren, euskal gizartearen zati zabalago baten helburu bihurtuko da, bertako liberal moderatuek ere bere defentsa aldarrikatuz.
 
 
* '''[[Bigarren Gerra Karlista]]'''
[[Estatu]]ko politikaren egonkortasun ezak eta sortutako politika, gizarte eta ekonomi gatazka ugarien konpon ezinak [[Bigarren Gerra Karlista]]ren (1872-1878) eztanda eragingo dute. Ordura arte gertatutako aldaketek bereiziko dute lehenengotik, alegia, komunikabideek erraztutako tropen mugikortasuna, armen eraginkortasuna, e. a.
 
:<u>Karlisten estatua</u>: Bitartean karlistak Aldundietan oinarrituta benetako [[Estatu]] bat antolatzen saiatu ziren. [[Gipuzkoa]]ko Ahaldun Nagusia zen Dorronsorok armak eta gudariak lortzen sekulako lana egin zuen. Baina baita [[hezkuntza]]n ere, euskararen irakaskuntza bultzatuz edo Oñatiko [[unibertsitate]]a berriro zabalduz. Estatu karlistak Justizia Auzitegiak antolatu zituen, Kode Penal berri bat argitaratzera iritsiz. Oñatin txanponak egin zituen eta propaganda lanak ez zituen alboratu. Karlisten egunkari ofiziala zen “El Cuartel Real” ere [[Oñati]]n argitaratzen zen, foileto eta aldarrikapen ugarirekin batera.
 
:<u>Propaganda</u>: [[Karlista]]ek izugarrizko garrantzia eman zioten propagandari. Karlos VII.a erregegaiaren irudia Euskal Herriko azken txokoraino iritsi zen, gerra aurretik, bitartean eta baita ondoren ere.
:<u>Azken borrokak</u>: Berriro ere hiriburuak [[liberal]]en esku mantentzen ziren, [[karlista]]en helburu nagusi bihurtuz. 1874.eko urtarrilean karlistek [[Portugalete]] hartzen dute [[Bilbao]]ko setio berri bati hasiera emanez. Otsailean, zazpi hilabetetako setioa jasan ondoren, liberalek [[Tolosa]]tik alde egiten dute, indar guztiak Donostia inguruan bilduz. Martxoan [[Somorrostro]]ko borroka odoltsuak gertatuko dira, Bilboko blokeoa hausteko liberalen saioa. Setioa gogortu arren –karlistek bi hilabeteetan 5.000 bonbatik gora bota zituzten hiriaren aurka- Bilbo ez zen errenditu eta maiatza hasieran liberalek blokeoa hautsi eta hirian sartu ziren. Historia errepikatzen zen.Berriro ere hiriburuak liberalen esku mantentzen ziren, karlisten helburu nagusi bihurtuz. 1874.eko urtarrilean karlistek Portugalete hartzen dute Bilboko setio berri bati hasiera emanez. Otsailean, zazpi hilabetetako setioa jasan ondoren, liberalek Tolosatik alde egiten dute, indar guztiak Donostia inguruan bilduz. Martxoan Somorrostroko borroka odoltsuak gertatuko dira, Bilboko blokeoa hausteko liberalen saioa. Setioa gogortu arren –karlistek bi hilabeteetan 5.000 bonbatik gora bota zituzten hiriaren aurka- Bilbo ez zen errenditu eta maiatza hasieran liberalek blokeoa hautsi eta hirian sartu ziren. Historia errepikatzen zen.
:<u>Karlisten porrota</u>: 1876.eko otsailean Don Karlosek muga behin betirako -“Itzuliko naiz” esan arren- gurutzatuko du 10.000 jarraitzaileekin. Oraingoan ez da akordiorik porrota militarra baizik. Honek euskal [[Foru]]en desagertzea ekarriko du.
 
=== Multimedia espazioak ===
* ''"Bi mundu aurrez aurre"'' ikus-entzunezko multimedia. [[Antzinako Erregimena]]etik [[Liberalismo]]ra XIX.mendean.
* Modulu elkarreragilea [http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/xix.mendeko-historia-euskal-herrian|''"XIX.mendeko Militar Historia Euskal Herrian"'']. [[Lehen Gerra Karlista|Lehenengo Karlistadako]] gertaeren begirada, modu xume, bizi eta ikusgarrian, Zumalakarregi Museoaren ohiko doitasun zientifiko eta didaktikoarekin.
 
=== Lantegi Elkarreragilea ===
 
[[XIX. mendea|XIX. mendeko]] gizartea, hau da, jendea, janzkerak, bidaiak... ezagutzeko gunea. Garai batera hurbiltzeko era desberdina, proposamen erakargarri, ludiko eta parte-hartzaillen bidez: jantzi eta arropak, joko partehartzaileak, puzzleak, buruahuskarriak, komikiteka eta joko elkarreragilez osatutako kiosko digitala:
Jantzien baula, Joko parte-hartzaileak (Munduari bira 80 egunetan. [[Julio Verne]].), Puzzleak ([[Hernani]]ko plaza 1839an grabatu baten kopia erraldoia), Buruhauskarria (Iriarte Erdikoa baserriaren, gaur egungo museoaren maketa desmuntagarria, bere barne espazioen irudiekin), Komikiteka (Hemeretzigarren mendeari buruzko komiki eta liburu ilustratuak), eta Joku digitalak (XIX. mendeko tribiala / XIX.mendean bizi / Baina zer da hau?).
 
=== Ibilbide didaktikoak ===
 
* <u>''Zumalakarregi anaiak'':</u> jeneral karlista (Tomas) eta politiko liberala (Migel). Bi pertsonai esanguratsuak, [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] [[Euskal Herria]]ren bi begirada, [[Antzinako Erregimena]]etik [[Liberalismo]]rako pasabideko testuinguruan.
* <u>''[[Industria iraultza|Industri iraultza]]'':</u> Burdinolatik fundiziora, lehen industriak, trenbidearen etorrera [[XIX. mendea]]n.
* <u>''Gerra eta bakea'':</u> Lehen Guda Karlistan oinarrituz, gatazkaren adibide gisa indarkeriaren sustrai, modu eta ondorioei buruz gogoeta egiteko proposamena. Gaurkotasun osoa duen hausnarketarako ibilbidea, gatazken ebazpenerako bake prozesuak ulertzen laguntzen duena.
* <u>''Iraultzen garaia'':</u> XIX. mendeko Euskal Herrian [[karlismo]] eta [[liberalismo]]aren gakoak ulertzeko berrikuspena. Aintzinako erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitz eta korapilatsua.
* <u>''[[Estatu]] [[liberal]]aren sorrera'':</u> [[Antzinako Erregimena|Aitzin Erregimenaren]] krisialdia eta [[Estatu]] [[liberal]]aren sorrera.
* <u>''Burdinaren bideak'':</u> Zumalakarregi Museoaren inguruko [[industria]] aztarnetatik ibilbidea: [[Ormaiztegi]]ko trenzubia, Zeraingo meategiak eta Mirandaolako burdinola Legazpin.
* <u>''Iraganean bidaia''Bonu bateratua :</u> Igartubeiti Baserri Museoa eta Zumalakarregi Museoko ibilbideak, XVI. mendetik XIX. menderainoko nekazal eta hiritar eguneroko bizimodua, arkitekturaren eboluzioa, oinarri sozial eta ekonomikoak ezagutzeko aukera eskaintzen du.
 
=== TailerrakErakusketa iraunkorra ===
 
{{sakontzeko|Karlistadak}}
* '''Gabonetako lantegiak'''
Eguberritako opor garaian zehazten ditugun egunetan aurrez izena ematen duten 6tik 12 urte bitarteko haurrek, eskulanak sortzeko aukera izaten dute, bi ordu eta erdi inguruz. Material birziklatuak erabiliko dira normalean eta talde lana indartzea zein denbora tarte dibertigarri zein didaktikoa eskaintzea da helburu nagusia.
* '''Larunbatetako lantegiak'''
Kasu honetan gure publiko objetiboa 6-12urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak izanik, ondorengoak dira ekintza hauen helburuak: Batetik, XXI. eta XIX.mendearen arteko lotura osatzea, honela, guraso eta haurren arteko harremenak indartuz. Bestetik, gure herriko historia ezagutarazten laguntzen diguten ekintzak eskaintzea, beti ere eredu ludiko eta dinamikoak erabiliz.
Tailer hauek Zumalakarregi Museoan bertan antolatzen ditugu, larunbatero arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara bitartean. Aurrez izen ematea ezinbestekoa da.
 
Erakusketak euskal gizartearen bilakabidea [[XIX. mendea]]n zehar azaltzen du eta [[Euskal Herria]]n gertatutako [[Lehen Gerra Karlista|Gerrate Karlisten]] jatorri, gako eta ondorioak azpimarratzen ditu: garaiko egoeran zehar ibilbide batetik abiatuz, Zumalakarregi familiari buruzko xehetasunak eskaintzen ditu, [[Lehen Gerra Karlista|Lehenengo Karlistaldiaren]] aurrekariak, [[foru]]ak eta gerraren gakoak azaltzeko ondoren. [[Karlista]] eta [[liberal]]en atzerriko laguntzari buruzko azalpenak ere eskaintzen ditu, gerrak azkenean ekarri zuen nekearekin batera. Bakea, gerra arteko garaia ere irudikatzen du, [[bigarren gerra karlista]] bitartean. Karlisten estatua, propagandam azken borroka eta karlisten porrota ematen diote amaiera erakusketako ibilbideari.
* '''Udako lantegiak:Paisaiaren Bilaerak EHn'''
Udararako oporretako denboraldi bat udaleku desberdinetan igarotzen duten haurrei zuzendutako ekintzak dira. Aurtengoan zehazki, "Paisaiaren Bilaerak EHn" izenburua duen lantegi koperatiboak antolatu ditugu.
 
Erakusketa baliabide [[multimedia]], lantegi elkarreragile, tailer eta ibilbide didaktikoekin osatzen da, garaiko beste batzuk ere landuz, hala nola [[trenbide]]aren historia eta [[industria iraultza]].
* '''Belaunaldiarteko lantegiak:Oroitzapenak eta Elkarrizketa'''
Ondo pasatuz, belaunaldiarteko komunikazioa indartuz, eta bide batez, belaunaldi baten zein bestearen ezagutzak gehituz, ordu betez, gure bizitzaren historia osatuko duen solasaldian aritzeko modu bikaina da eskaintzen dizueguna.
Gure helburuak hauek dira: Adin desberdineko bi talde batuz, ikasketa bidirekzionala lortzea. Bi belaunaldi desberdinen arteko talde lana posible dela ikustea. Jakintza, urteetako esperientziak eman dezakeela ohartaraztea, dena ez da eskolan ikasten.
Askok existitzen ez dela uste dugun jakintza ezagutzea.
Ekintza honen publikoa, 8-14 urte bitarteko gaztetxoak eta 60 urtetik gorako helduak dira.
 
== Kanpo loturak ==