«Zabor»: berrikuspenen arteko aldeak

2.029 bytes removed ,  Duela 9 urte
t (r2.7.2) (robota Erantsia: ta:குப்பை)
'''Zaborra''' edo '''hondakinak''' gure eguneroko aktibitatetan sortutako materiala da, bere balioa galdu edo erabilgarri ez delako baztertu edo botatzen dena. Hala ere, '''hondakin''' eta '''zabor''' hitzak bereizi ohi dira: ''hondakin'' hitza berezko erabilera galdu baino prozesatu ondoren beste erabilera bat izan dezaken materiala da; ''zaborra'' hitza, berriz, berrerabilerarik ez duen materialen multzoa da. Historian, zaborra eta hondakinak kudeatzeko ohiko sistemak botatzea edo erretzea izan badira ere, egun metodo horiek modu masiboan erabiltzeko joera baztertu eta [[birziklapen]]a hobesten da.
 
Pringaus!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
== Sailkapena ==
 
Hiri hondakinen sailkapena hainbat irizpideren arabera egin daiteke: jatorriaren, ezaugarri fisiko-kimikoak, arriskua, tratamendua edo fluxu-taldearen arabera.
 
=== Jatorria ===
 
* Hiri Hondakin Solidoak (HHS). [[Hiri|Herrietan]] sortutako hondakinak.
* Hirikoekin Parekatu daitezkeen Merkataritza Hondakinak (HPMH). Merkataritza jardueretan sortutakoak. Hondakinen erantzukizuna udalaren esku dago.
* Industria Hondakinak (IH). Industria-jardueretan sortutako hondakinak. Bi azpimultzo daude:
** HOSak edo ezaugarri berdinekoak.
** Prozesuetako hondakinak.
* Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Hondakinak. Nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan sortutakoak. Hondakinak sortzen dituenaren eta udalaren erantzukizuna dira.
* Eraikuntzako eta Eraisketetako Hondakinak. Eraikuntzaren eta azpiegituren eraikuntzari eta eraisketei loturiko jardueretatik sortutakoak. Erantzukizuna udalarena eta hondakinak sortzen dituenarena da.
* Hondakin Sanitarioak (HS). Osasun-jardueretan sortutakoak. Kudeaketaren erantzukizuna bi maila daude:
** Osasun zentro barrukoa.
** Osasun zentroaren kanpokoa.
* Meatzetako Hondakinak. Erauzketa-jardueretan sortutakoak. Hondakinen kudeaketa sortzen dituztenen esku dago.
 
=== Ezaugarri fisiko-kimikoak ===
 
* [[Hondakin solido|Hondakin Solidoak]]
* Hondakin Likidoak
* Lohia eta Hondarra
* Hondakin Erradioaktiboak
 
=== Arriskua ===
 
* Hondakin Arriskutsuak (HA), industria-jardueretan sortutakoak, dituzten substantziengatik edo euren ezaugarri batengatik pertsonentzat edo ingurumenerako toxikoak badira.
* Etxeko Toxikoak
* Hondakin Egonkorrak (HE), eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko nabarmenik ez duten hondakin solidoak eta oretsuak.
* Hondakin Biokutsatuak (HB)
* Hondakin Ez Arriskutsuak (HEA)
 
=== Tratamendua ===
 
* Hondakin Hartzigarriak
* Hondakin Birziklagarriak
 
=== Fluxu-taldea ===
 
* Tresna Elektrikoen eta Elektronikoen Hondakinak (EEH)
* Ibilgailuen Hondakinak
* Ontzien eta Paketeen Hondakinak
* Eraikuntzako eta Eraisketako Hondakinak
* PVC Hondakinak
* Egonkortu daitezkeen Hondakinak
 
== Kanpo loturak ==
Anonymous user