«Europar Batasuneko Justizia Auzitegia»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
'''Europako Erkidegoen Justizia Auzitegia''' edo '''Europako Justizia Auzitegia''' [[Europako Batasun]]eko auzi bidearen gailurra da. EBko legedia estatu kide guztietan berdin aplikatzen dela bermatzea da bere zeregin garrantzitsuena.
 
[[1952]]an sortu zen eta egoitza nagusia [[Luxenburgo]]n dauka. Estatu kide bakoitzetik epaile banak parte hartzen du bertan, nahiz eta kasu bakoitza 13 epailek osatutako epaimahai batek aztertzen duen. Auzitegiaren buru bertako presidentea da ([[2003]]tik [[Vassilios Skouris]] da presidentea).
 
[[1989]]an auzitegi honen azpiko beste bat sortu zen, EBko Justizia Auzitegiaren Lehen Entzutegia, bere lan karga arintzeko. Horrez gain, Zerbitzu Zibileko Auzitegiak EBko funtzionario eta kargudunen kasuak eramaten ditu eta [[EBkoEuropar Batasuneko Kontuen Auzitegia]]k Batasunaren fiskalitate kontuak aztertzen ditu (azken hau Justizia Auzitegitik guztiz independentea da).
 
Europako Justizia Auzitegia ez da [[Estrasburgo Giza Eskubideen Auzitegia]]rekin nahastu behar. Izan ere, honen helburua [[Giza Eskubideen Europako Konbentzioa]] betearaztea da, hau da, [[Europako Kontseilua]]k onartutako konbentzioa. [[Europako Kontseilua]], izan ere, ez da EBko erakundea, nahiz eta EBko estatu kide guztiak Kontseilu horretako kide ere badiren.
 
== Historia eta ezaugarriak ==
Egungo Europar Batasuneko auzitegia, haren aurrekoarentzat, [[Europako Ekonomia Erkidegoa]]rentzat, 1957an [[Erromako Ituna]]ren bidez eratua. Erakunde horren zeregina Itunari dagozkion arazoak erabakitzea da. Auziak prozedura desberdinen arabera onartzen dira. Ohikoena nazio bakoitzeko auzitegiek Europako Auzitegiari prozedura nazionalean aurkeztu den eta europar legegintzari dagokion auzi bati buruzko epaia eman dezala eskatzea da. Estatuko eginbideak bertan behera gelditzen dira eta Europako Auzitegiak bere erabakia jakinarazten du. Gero, auzitegi nazionalak beraren aurrean aurkeztutako auziari buruzko erabakia ematen du, europar araudiaren arabera. Gora jotzeko eskubiderik ez dagoen auzitegi nazional bat baldin bada, horrek Europako Auzitegiaren eskuetan utzi behar du auzia, han epai dezaten. Ituna izenpetu duten estatuetako gobernuek ere auzia jar diezaiokete elkarri, [[Europako Batzordea]]ren bidez Europako Auzitegian auziak jar ditzakete, auziperatuak izan daitezkeen bezala. Batzordeak behin baino gehiagotan salatu ditu gobernuak ez direlako europar legegintzari behar bezala egokitzen beren legegintza nazionaletan. Europako Auzitegia, duen lekua eta dituen gaitasunak direla eta, izaera politiko handiko erakundea da eta eztabaida ugari sortu izan du. Askotan, dagokion papera betez, gobernu nazionalen erabakiak deuseztatzen ditu europarrenen alde, eta horrek gobernuen ezinegona sortzen du noski. Auzitegiak, Itunean zehazten denaren arabera, estatu kideen arteko batasuna sustatu behar du beren arteko eztabaidetan bitartekoarena eginez, baina batzuetan hori ez dator bat estatu kideek banaka azaldutako jarrerarekin.
 
Auzitegiaren funtzionatzeko sistema kontinentala da erabat, defentsari nagusi baten laguntza izateak erakusten duen bezala. Defentsariak –auzitegiko epaile izatera iritsi den estatu kideetakoren bateko epailea– auzitegian aurkeztutako auzia aztertzen du eta bere erabakia jakinarazten dio gero auzitegiari. Normalean defentsariaren iritzia izaten da auzitegiaren epaiaren oinarri (1996ko urtarrilaz geroztik auzitegiak bederatzi defentsari nagusiren laguntza du). Auzitegia, defentsariaz gainera, beste zenbait epailez osatuta dago, eta horien artean lehendakari bat dago, estatu kideek sei urteko eperako izendatua. 1996ko urtarrilean hamabost [[epaile]] zeuden. Entzutegian, auzitegiak auzian parte hartzen duten aldeen eta defentsari nagusiaren iritzia entzuten ditu. Batzordeak eta auzia gertatu den estatu kideak ere beren ordezkaritza dute. Prozedurak eskatzen duenez, adierazpenak idatziz aurkeztu behar dira, epaileak azter ditzan. Gero epaileak jakinaren gainean jartzen ditu auzitegia eta defentsari nagusia, eta aldeek ahozko adierazpenak egiten dituzte epaia eman aurretik. Organismoaren eraginkortasuna handitzeko neurriak hartzen badira ere, Europako Auzitegiak geroratze handiak izaten ditu, auzitegi nazionalak berak baino handiagoak ere batzuetan. Lau urte ere igaro daitezke epaia ematerako, auzitegi nazionaletan auzi luzeak izan ondoren. Erakunde horri egin izan zaion kritiketako bat bere erabakiak egile jakinik gabeko epai bakar batean idatzita azaltzea da. Aditu batzuen arabera horrek europar legegintzaren deshumanizazioa ekar dezake. Auzitegiaren balio positiboen artean, berriz, aipagarria da zenbait lege berritzaile eta zuzen egin izana, eta batzordearen eta estatu kideen artean bitarteko lana eginagatik bizirik iraun izana.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Europako Giza Eskubideen Auzitegia]]
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2013/2/28}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Europar Batasuneko erakundeak]]
186.752

edits