Eleaniztasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
'''Elebitasun soziala''' gertatzen da gizarte batean bi hizkuntza daudenean kontaktuan. Horrek ez du esan gura hizkuntza biak maila berean daudenik. Maila berean egon ahal dira (egile batzuek utopikotzat jotzen dute) edo desorekatuta (hauxe da egoerarik arruntena).
 
[['''Elebitasun pertsonala]]''' gertatzen da pertsona batek hizkuntza bi dakienean. kasu honetan, elebitasun honek ez du esan gura hizkuntza bietan gaitasun bera izan behar duela hiztunak. Kasu batzuetan gaitasun bera izango du (hau ere utopikotzat jotzen dute) eta beste batzuetan, berriz, gaitasuna desorekatua izango du: hizkuntza batean bestean baino gaitasun gehiago izango du. Zalantzazkoa da jakitea pertsona bat noiz da elebiduna. Egile gehienen ustez, pertsona bat elebiduna izateko ez da nahikoa bi hizkuntza jakitea. Bietan trebatua egon behar da eta biak tartekatu behar ditu. Beraz, ez da elebiduna izango hizkuntza bat ondo dakien bat eta bigarrenean gaitasun txikia duena. Egile batzuek diote elebiduna izateko bigarren hizkuntzan trebetasun minimoak izan behar ditu: hitz egin, irakurri, idatzi eta ulertu.
 
== Ikus, gainera ==