Fernando Puras: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (- bozka + boto )
14. lerroa:
Lehendabiziz, posible zen udaletan, haietako boto gehien lortu zuenak alkatetza eskuratu zuen. Honela, PSNko hautagaiak [[Erriberri]]n edo [[Burlata]]n alkate bihurtu ziren, eta Na-Baikoak [[Zizur Nagusia]]n, [[Barañain]]en edo [[Atarrabia]]n besteak beste. Nolanahi ere, Nafarroako udal garrantzitsuenean, [[Iruñea]]n hain zuzen ere, akordioa ez zen hitzartu, PSNk [[EAE-ANV]]rekin bat egitea nahi ez zuelako, eta [[Uxue Barkos]]ek ezin zion [[Yolanda Barcina]]ri alkatetza kendu.
 
Nafarroako Gobernua osatzerakoan traba gehiago topatu zituzten bidean. Lehendabiziko oztopoa Nafarroako Parlamentuko presidentearen izendatzea izan zen. Na-Baik, bigarren indar politikoa izanda eta presidentetzari uko eginda, Parlamentuko burua nahi zuen [[Koldo Amezketa]]rentzat. BozkaBozkatze egunean, aldiz, PSNko [[Elena Torres]]ek erdietsi zuen postua, UPNk bere alderdiarekin bat egin ondoren. Trukean, PSNk UPNko [[Javier Markotegi]]ri eman zion botoa Parlamentuko mahiako bigarrena izan zedin.
 
Horrek guztiak negoziazioaren lehendabiziko krisialdia eragin zuen. Edonola ere, gobernua osatzeko elkarrizketek aurrera segi zuten. Hasiera batean programa zuten eztabaidagai hiru alderdiek. Hori adostutakoan, eta gobernua eratzear zegoela zirudienean, sailburuen banaketan porrot egin zuen negoziazioak. Na-Baik gobernuko 6 eserleku betetzea espero zuen, baina Fernando Purasen proposamenean, 2 besterik ez zitzaizkion egokitu. Beste bi PSNrentzat izango lirateke (horien artean presidenteordetza), beste bat IUN-NEBarentzat, eta gainerako 6ak independienteak izango lirateke. Onartezina zelakoan, Na-Baik muzin egin zion proposamen horri.