Informazioaren berreskurapen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
27. lerroa:
esplizituki itzultzen edo galdera erantzuten, dokumentuak berreskuratu edo
iradoki besterik ez dute egiten.
 
Prozesu horiek konputagailuen bidez guztiz automatikoki egikaritzearen
ideia Bush-ek (1945) proposatu zuen lehen aldiz:
“Consider a future device for individual use, which is a sort of
mechanized private file and library. It needs a name, and, to coin
one at random, ‘memex’ will do. A memex is a device in which an individual stores all his books, records, and communications, and
which is mechanized so that it may be consulted with exceeding
speed and flexibility. It is an enlarged intimate supplement to his
memory.”
 
Bush-en ideia jarraituz, lehenengo IB sistema automatizatuak 50 eta 60ko
hamarkadetan sortu ziren. Hasierako urte haietan sistema hauek argitalpen
zientifiko eta liburutegietako dokumentuak bilatzeko erabiltzen ziren, batez
ere. Bilaketak ez ziren dokumentuen eduki osoaren gainean egiten, baizik
eta dokumentuei eskuz esleitutako gako-hitzetan oinarritzen ziren.
Joerak aldatzen joan dira eta gaur egungo egoera guztiz bestelakoa da.
Alde batetik, sistema hauen erabilera guztiz zabaldua dago gaur egungo gizartean,
azken urteotan konputagailu pertsonalen kopurua handituz eta Internet
zabalduz doan heinean, webeko bilatzaileen beharra ere gorantz doalako.
Hain ezagunak eta erabiliak diren [[Google]] eta [[Yahoo!]] bezalako web bilatzaileak
IB sistemen adibide garbiak dira.
 
Bilaketak egiteko modua edo, beste modu batera esanda, IB gauzatzeko metodoak
ere aldatzen joan dira konputagailuen ahalmena eta biltegiratze-lekua
handituz doan heinean. Gaur egungo sistema gehienek dokumentuetan agertzen
diren termino guztiak (edo ia guztiak) erabiltzen dituzte bilaketak egiteko,
alegia, dokumentuen eduki osoak hartzen dituzte kontuan. Honi ingelesez
full text retrieval esan ohi zaio. Hala ere, gaur egun ere badira dokumentuen
zati jakin batzuetan eta dokumentuei eskuz esleitutako gako-hitzetan oinarritzen
diren sistemak. Horren adibide da 70eko hamarkadatik martxan den
PubMed bilatzailea3. IB sistema honek biomedikuntzako eta osasun-arloko
argitalpenak gordetzen dituen MEDLINE datu-basean bilaketak egitea ahalbideratzen
du. Datu-base horretan argitalpen bakoitzaren titulu, abstract eta
eskuz esleitutako gako-hitzak daude —gako-hitz hauek medikuntzako thesaurus
batetik hartutakoak dira.
 
== Aplikazioak ==
IB tekniken aplikazio arruntenetakoa bilatzailea da. Bilatzailerik erabilienak web-bilatzaileak badira ere, badira beste batzuk; beste batzuen artean, hauexek:
* '''Bilatzaile bertikalak''': bilaketak domeinu edo gai konkretu batera mugatzen dituzten web-bilatzaile espezializatuak.
* '''Enpresa-bilatzaileak''' (enterprise search): bilaketak enpresa baten intranetean aurkitzen diren mota desberdinetako dokumentuetan (weborrialdeak, posta elektronikoa, txostenak, aurkezpenak, kalkulu-orriak, datu-baseak...) egiten dituzten bilatzaileak.
* '''Mahaigaineko bilatzaileak''' (desktop search): bilaketak konputagailu pertsonalean aurkitzen diren dokumentuetan egiten dituzten bilatzaileak.
 
Kasu honetan, aurrekoan bezala, dokumentu horiek mota askotakoak izango dira.
 
Horrelako bilatzaileez gain, ordea, badira IBaren aplikazio orokor gehiago ere. Izan ere, testu-bilduma edo bestelako informazio ez-egituratua darabilen
edozein aplikaziok, informazio hori antolatu eta bilatu beharko du momenturen batean. Horren adibide dira, esaterako, honako hauek:
* [[Liburutegi digital]]ak: edukiak formatu digitalean gordetzen dituzten liburutegiak, ordenagailu bidez atzitzen direnak.
* [[Informazioaren iragazketarako tresna]]k (information filtering systems) eta hauen artean aurkitzen diren [[gomendio-sistema]]k (recommender systems).
 
Azken hauek, izenak dioen bezala, erabiltzailearen intereseko izango diren informazio-elementuak (pelikulak, liburuak, musika, ikuskizunak...) gomendatzen dituzten sistemak dira.
 
== IB sistemen funtzionamendua ==