Perkain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
26. lerroa:
Berari buruzko datuak eskasak dira oso. Partiduaren daten arabera, litekeena da [[1760]] eta [[1770]] artean jaioa izatea. Jaioterria [[Aldude]] da, Zamukei auzoa hain zuzen ere. bere heriotzari buruz ezer gutxi dakigu. Perkain ez zen bere izena, baizik eta bere baserriarena, ziur asko "Perkainea" edo "Perkainenea". [[Louis Dassance]]ren ustetan, [[Tolosa]]n jokatu zen partida aurreko kontratu batean bere izena agertzen da: ''"Juan de Inda, alias Percain"'' dio agiriak.
 
Kondairen arabera [[Frantziako Iraultza]]ren garaietan iraultzauren aurkako jarrerak izateagatik hegoaldera ihes egin zuen. Hori zela eta [[1790eko hamarkada]]n [[Hego Euskal Herria]]n jokatu zuen. Baztanen zegoela, bere arerioa zen Kurutxetek "Aldudeko erronka" bota zuen. Perkainek etxera itzultzeko baimena lortuta, partida jokatzera joan zen. Hala ere, Baionatik gudaroste bat bidali zuten bera atxilotzeko. Errepublikazaleen atsekaberako partidua ikustera joan ziren 6.000 lagunlagunek Perkain babestu zuten. Kondairak Perkainek partida irabaztekotan zegoela gudarostearen buruzagiari pilotakada bota eta hil zuela dio. Kondaira honek [[Pierre Harispe]]ren ''Perkain; drame sous la Terreur et dans le pays Basque'' liburua sortu zuen, [[1931]]n ''Perkain le basque'' opera ere sortu zuena.
 
== Erreferentziak ==