«Tortura»: berrikuspenen arteko aldeak

596 bytes added ,  Duela 8 urte
[[1990eko hamarkada|1990eko]] eta [[2000ko hamarkada]]n ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ospetsuenen artean, Unai Romano [[gasteiz]]tarraren kasua dago.<ref>[http:///lahaine.org/paisvasco/unai.htm Unai Romanoren tortura salaketa]</ref> Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romanoren aurka ekin zuten. [[Martxelo Otamendi]] ''[[Berria]]''ko zuzendariaren kasua ere aipagarria da.<ref>[http://www.egunkaria.info/?p=6 Martxelo Otamendiren tortura salaketa]</ref> Kasu horretan, Otamendi inkomunikazio egoeratik atera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen [[Goardia Zibila]]k torturatu zuela. Espainiako estatuak bere tortura salaketa ikertzen ez zuela-eta, Otamendik Europako Giza Eskubideen epaitegira jo zuen.<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2008-09-14/008/006/.htm Otamendik Espainia Europan salatu du, jasotako torturak ez ikertzeagatik,] ''Berria'', 2008ko irailaren 14a</ref>
 
[[Torturaren Aurkako Taldea]]k bildutako datuen arabera, 733 euskal herritar torturatu zituzten 2000. urtetik 2012ra bitartean.<ref name=UrtebetekoArnasa>[http://paperekoa.berria.info/harian/2013-02-22/018/001/urtebeteko_arnasa.htm#despiezea1 «Urtebeteko arnasa»], ''Berria'', 2013-02-22.</ref> [[2010]]eko abenduan lau guardia zibil 4 urtera arteko espetxe zigorrera zigortu zituen [[Gipuzkoako Probintzia Auzitegia]]k [[2008]]an [[Igor Portu]] eta [[Mattin Sarasola]] torturatzeagatik.<ref>[http://www.berria.info/albisteak/46365/lau_guardia_zibil_zigortu_ditu_gipuzkoako_probintzi_auzitegiak_portu_eta_sarasola_torturatzeagatik.htm Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik,] ''berria.info'', 2010eko abenduaren 30a</ref> Torturen ondorioz, Igor Portuk 27 egun eman zituen [[Donostia Ospitale]]ko [[ZIU|Zainketa Intentsiboen Unitatean]].<ref>[http://www.gara.net/azkenak/12/240646/es/Condenados-varios-anos-prision-cuatro-guardias-civiles-torturas-Portu-Sarasola Condenados a varios años de prisión cuatro guardias civiles por las torturas a Portu y Sarasola,] ''gara.net'', 2010eko abenduaren 30a</ref>
 
2012ko otsailaz geroztik (ETAk ekintza armatuak utzi eta hilabete gutxira), tortura salaketarik ez du jaso Torturaren Aurkako Taldeak (TAT). Aurrerakada historikoa den arren, inkomunikazioa oraindik indarrean denez, tortura amaitutzat ezin dela jo adierazi zuen TATek.<ref name=UrtebetekoArnasa/>
 
 
=== Tortura isilaraztea ===