Tortura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
[[1990eko hamarkada|1990eko]] eta [[2000ko hamarkada]]n ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ospetsuenen artean, Unai Romano [[gasteiz]]tarraren kasua dago.<ref>[http:///lahaine.org/paisvasco/unai.htm Unai Romanoren tortura salaketa]</ref> Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romanoren aurka ekin zuten. [[Martxelo Otamendi]] ''[[Berria]]''ko zuzendariaren kasua ere aipagarria da.<ref>[http://www.egunkaria.info/?p=6 Martxelo Otamendiren tortura salaketa]</ref> Kasu horretan, Otamendi inkomunikazio egoeratik atera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen [[Goardia Zibila]]k torturatu zuela. Espainiako estatuak bere tortura salaketa ikertzen ez zuela-eta, Otamendik Europako Giza Eskubideen epaitegira jo zuen.<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2008-09-14/008/006/.htm Otamendik Espainia Europan salatu du, jasotako torturak ez ikertzeagatik,] ''Berria'', 2008ko irailaren 14a</ref>
 
[[2010]]eko abenduan lau guardia zibil 4 urtera arteko espetxe zigorrera zigortu zituen [[Gipuzkoako ProbintziProbintzia Auzitegia]]k [[2008]]an [[Igor Portu]] eta [[Mattin Sarasola]] torturatzeagatik.<ref>[http://www.berria.info/albisteak/46365/lau_guardia_zibil_zigortu_ditu_gipuzkoako_probintzi_auzitegiak_portu_eta_sarasola_torturatzeagatik.htm Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik,] ''berria.info'', 2010eko abenduaren 30a</ref> Torturen ondorioz, Igor Portuk 27 egun eman zituen [[Donostia Ospitale]]ko [[ZIU|Zainketa Intentsiboen Unitatean]].<ref>[http://www.gara.net/azkenak/12/240646/es/Condenados-varios-anos-prision-cuatro-guardias-civiles-torturas-Portu-Sarasola Condenados a varios años de prisión cuatro guardias civiles por las torturas a Portu y Sarasola,] ''gara.net'', 2010eko abenduaren 30a</ref>
 
=== Tortura isilaraztea ===