«Tortura»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes added ,  Duela 8 urte
[[1981]]eko [[otsailaren 13]]an [[Joxe Arregi Izagirre]] etakidea hil zen [[Madril]]go ([[Espainia]]) ospitale batean, egin zizkioten torturen ondorioz.<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ARREGUI_IZAGUIRRE/_JOSe_/ETA_MILITAR/ETA/informe/forense/reconoce/Jose/Arregui/fue/torturado/elpepiesp/19810217elpepinac_4/Tes/ ''El informe forense reconoce que José Arregui fue torturado''] ''El País'', 1981eko otsailaren 17a</ref> Hiltzear zegoela, ''Oso latza izan da'' esaldi ezaguna esan zien gela berean zeuden [[PCE (r)]]-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuek ''Torturaren aurkako egun''tzat dute [[otsailaren 13]]a.<ref>[http://lahaine.org/index.php?blog=4&p=12489 ''13 de Febrero, dia contra la tortura en Euskal Herria, Aniversario del asesinato de Joxe Arregi''] 2006ko otsailaren 10a</ref>
 
[[1980ko hamarkada]]tik aurrera, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAri]] aurre egiteko asmoa azalduz, atxilotuen inkomunikazioa ahalbidetzen duen legea dago indarrean Espainian, ''Lege antiterrorista'' gisa ezagutzen dena. Horren arabera, "[[terrorismo]]" gaiekin lotutako atxilotuak bost egunez egon daitezke poliziaren eskuetan, epailearen aurretik pasa arte.<ref>[http://www.hrw.org/spanish/informes/2005/spain0105/5.htm ''Medidas antiterroristas en España''] Human Rights Watch, 2004ko urtarrila</ref> Lege hori nazioarteko hainbat erakundek salatu dute hainbatetan, "tortura errazten duelako".<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ESPAnA/AMNISTiA_INTERNACIONAL_/AI/LEY_ANTITERRORISTA/Amnistia/Internacional/denuncia/ley/antiterrorista/elpepiesp/19821215elpepinac_8/Tes/ ''Amnistía Internacional denuncia la ley antiterrorista''] ''El País'', 1982ko abenduaren 15a</ref><ref>[http://www.nodo50.org/tortura/informes/onu/INFORMERELATORTHEOVANBOVEN6.02.04.htm NBEko errelatoraren txostena] 2004ko otsailaren 6a</ref> Inkomunikazio egoera hori egun gehiagotara luza dezake epaileak, espetxean modu horretara egoteko. Lege hori, ETAko ustezko kide edo laguntzaileez gain, [[ezker abertzale]]ko edota beste sektore batzuetako lagunei (''[[EgunkariaEuskaldunon Egunkari]]'' egunkarikoko langile eta buru batzuei, esaterako) ezarri zaie Euskal Herrian.
 
[[1990eko hamarkada|1990eko]] eta [[2000ko hamarkada]]n ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ospetsuenen artean, Unai Romano [[gasteiz]]tarraren kasua dago.<ref>[http:///lahaine.org/paisvasco/unai.htm Unai Romanoren tortura salaketa]</ref> Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romanoren aurka ekin zuten. [[Martxelo Otamendi]] ''[[Berria]]''ko zuzendariaren kasua ere aipagarria da.<ref>[http://www.egunkaria.info/?p=6 Martxelo Otamendiren tortura salaketa]</ref> Kasu horretan, Otamendi inkomunikazio egoeratik atera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen [[Goardia Zibila]]k torturatu zuela. Espainiako estatuak bere tortura salaketa ikertzen ez zuela-eta, Otamendik Europako Giza Eskubideen epaitegira jo zuen.<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2008-09-14/008/006/.htm Otamendik Espainia Europan salatu du, jasotako torturak ez ikertzeagatik,] ''Berria'', 2008ko irailaren 14a</ref>