Kepa Junkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
49. lerroa:
 
=== Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza eztabaidatsua ===
''Etxea, Kalea'' eta ''Herria'' diskoak aurrera ateratzeko, [[2008]]ko azaroan, Kepa Junkerak Eusko Jaurlaritzarengandik 702.000 euroren [[diru laguntza]] jaso zuen, «euskal musika berritu eta Euskal Herritik kanpo zabaltzeko» asmoz hiru disko kaleratzeko.<ref>{{erreferentzia |url = http://www.argia.com/albistea.php?id=33113 |izenburua = Eusko Jaurlaritzak 700.000 euroko laguntza emango dio Kepa Junkerari - ''Argia''}}</ref> Laguntza hori zela-eta, 483 musikarik<ref>{{erreferentzia |url = http://musika.mundua.com/files/2008/12/sinadurak.pdf |izenburua = Sinaduren Zerrenda - http://musika.mundua.com}}</ref> manifestua<ref>{{erreferentzia |url = http://musika.mundua.com/honi-buruz/ |izenburua = Manifestua - http://musika.mundua.com}}</ref> sinatu zuten, «administrazioaren jokabidea» salatzeko. 2008ko abenduaren 12an Junkerak prentsaurrekoa eskaini zuen proiektuaren nondik-norakoak azaltzeko. «Ez naiz damutzen» esan zuen prentsaurrekoaren hasieran. Diru-laguntzaren kontra sinatu zuten musikariez galdetuta, esan zuen «ona» dela «adierazpen askatasuna baliatuta bakoitzak uste duena esatea». Gainera, dirua jaso zuen lehena ez zela izan adierazi zuen, eta diru-laguntzak jaso zituzten gainerakoek ere hitz egin beharko luketela.<ref>{{erreferentzia |url = http://www.berria.info/paperekoa/harian/2008-12-13/007/006/Inork_ez_dit_ezer_oparitu_inoiz_.htm |izenburua = Inork ez dit ezer oparitu inoiz |egunkaria = Berria |data = 2008-12-13}}</ref>
 
=== Bere lanak besterekin berrinterpretatzen ===