Kepa Junkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.173.152.221 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Manuel Trujillo Berges wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
27. lerroa:
== Biografia ==
 
Lehen disko hura argitaratu zuenerako trikitixatrikiti txapelketetan zaildua zegoen Kepa Junkera. 11 urterekin hasi zen soinu txikia jotzen, aitonak panderorako eta amak euskal dantzetarako zuten zaletasunari erantzunez, Bilboko Errekalde auzoan. «Niri hasieratik esan zidaten jotzen nuen hura ez zela trikitia. Nire musika ez zela hemengoa, ezin zitekeela dantzarik egin nire musikarekin. Hori 16 urte nituela gertatu zitzaidan».<ref>''Euskaldunon Egunkaria,'' 2001eko irailaren 1a.</ref>
 
Baina orduan ere, txapelketen garaian ere, trikitiari ezartzen zitzaizkion nolazpaiteko mugak gainditu nahi zituen Junkerak. 1988ko Euskal Herriko Trikitilari Txapelketako saio batean, Boni Iturbide pandero jotzailea aulkitik altxatu eta dantzan hasi zitzaien Junkera eta Joxe Mari Santiago Motriku-ri; baina Iturbidek trikitia ez eta rock musika dantzatzeko imintzioak egiten zituen, protesta bezala. "Aniztasunak edo ideia ezberdinek ez al dute lekurik? Beti taldetxo baten ideiek agindu behar al dute? Ez al da zilegi aurrerakuntzak egitea? Zergatik ezin dira beste tonu batzuk erabili, edo pieza beste era batera hasi edo dantzari begira ez dauden piezak jo, jendeak entzun besterik egin ez dezan" (2). Junkerak hautu hori egin zuen hasieratik, eta horren erakusle dira bakarka egindako lehen bi diskoak, ''[[Triki up]]'' ([[Elkar]], 1990) eta ''[[Trikitixa zoom]]'' (Karonte, 1991).
47. lerroa:
Egitasmoa aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzaren 700.000 euroko [[diru laguntza]] jaso du, eta horrek euskal musikari eta abeslari askoren haserrea piztu zuen. Jaurlaritzaren jokaera salatzeko, manifestu bat sinatu zuten berrehundik gora musikarik 2008ko abenduan.
 
Horrez gain, bere diskoetako kantu ezagunak beste musikari batzuekin berrinterpretatzeko asmoari ekin dio Junkerak. Lehen emaitza [[Provença Sessions]] da (Hiri, 2009), Melonious Quartet mandolina laukotearekin grabaturiko diskoa.
 
== Diskografia ==