«Itxaropen matematiko»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
'''Itxaropen matematikoa''', '''esperantza matematikoa''' edo '''itxarondako balioa''' [[zorizko aldagai]] baten [[batezbesteko]] balioa da, dagozkion [[probabilitate|probabilitateen arabera]] kalkulaturik. Intuitiboki, [[zorizko saiakuntza]] behin eta berriz errepikatuz epe luzera suertatuko litzatekeen emaitzen [[batez besteko]] balioa da, epe luzera ''itxaron'' edo espero daitekeen batez besteko emaitza alegia.
 
Estatistikan maiz erabiltzen den kontzeptua da: [[probabilitate-banakuntza]] bateko ezaugarri jakingarrienetako bat da, [[parametro (estatistika)|parametro]] ezezagun gisa hartzen dena eta datuetan baliokide duen [[batezbesteko aritmetiko sinple]]aren bitartez zenbatesten dena. [[Matematika]]n, [[neurri-teoria]]tik formulazio matematiko zorrotza du eta, aldi berean, maiz erabiltzen da problema aplikatuetan, hala nola ekonomia arloko [[erabaki-teoria|erabakien azterketan]]. [[Zorizko joko]]etan ere maiz kalkulatzen da, jokalari batek jokaldi bateko batezbesteko emaitza jakiteko. Erabaki eta jokoen eremu horietako paradoxa zenbaitetan ere agertzen da, hala nola [[San Petersburgo paradoxa]]n eta [[Allaisen paradoxa]]n. Halaber, baliteke mutur luzeak dituzten probabilitate banakuntzetan ez existitzea.
 
== Kalkulua probabilitate banakuntza diskretu baterako ==
48.195

edits