1990eko Alemaniaren bateratzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
 
== Aurrekariak ==
[[Fitxategi:BesatzungszonenDeutschland ohneBesatzungszonen text1945.gifsvg|thumb|Okupatutako Alemania, 1945]]
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, [[Alemania]] lau zatitan banandu zen botere irabazleen artean ([[Frantzia]], [[Erresuma Batua]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] eta [[SESB]]). [[Berlin]], hiriburu ohia eta [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|aliatuen]] Kontrol Kontseiluaren kokalekua, ere banandu zen lautan. Estatu okupatzaileen lehenengo asmoa [[1947]]ko mugetako Alemania gobernatzea bazen ere, [[Gerra Hotz]]eko tirabiren eraginez eremu frantziarra, britainiarra eta estatu batuarra ([[mendebaldeko Berlin]]ekin batera) batu ziren eta [[1949]]an [[Alemaniako Errepublika Federal]]a sortu zen. Eremu sobietarrak (eta [[ekialdeko Berlin]]) [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] osatu zuen urte berean. Horretaz gain, [[Yaltako konferentzia]]ren ondorioz ([[1945]]eko otsailean) [[Ekialdeko Pomerania]], [[Silesia]] eta [[Ekialdeko Prusia]]ren hegoaldeko erdia [[Polonia]]k bereganatu zituen, eta Ekialdeko Prusiaren iparraldea ([[Kaliningrad]]ekin batera) [[Sobietar Batasuna]]k (egun [[Errusia]]rena da).