Domus Aurea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
25. lerroa:
{{esaera|Ongi! Orain, azkenean, gizaki bat bezala bizitzen has naiteke}} Suetonio ''Hamabi Zesarren bizitza, Neronen bizitza''. 31.
 
[[Fitxategi:Statue Domus Aurea.jpg|left|thumb|300px|Musa baten estatua ''Urrezko Etxe''aren barnealdean.]]
K.o. 64ko ekainaren 18an sute handi bat izan zen Erromaren erdi-erdian. Sei egunez iraun zuen suak, eta hiriaren erdialde guztia kiskalita geratu zen. Mihi gaiztoek ziotenez, Neronek berak eragin zuen sua, gero berak eraikin berriak altxatzeko, baina ez da gauza ziurra, eta esan behar da suteak nahiko ohikoak izaten zirela garai hartan. Azkenean, behintzat, eta herriak errudunak eskatzen zituenez, kristauei leporatu zieten sutea, eta huraxe izan zen, hain zuzen, Erromako gobernuak kristauen aurka egindako lehen esetsaldia. Nolanahi ere, Neronek ez zuen aukera alferrik galtzen utzi, eta sekulako jauretxe bat eraikiarazi zuen, bere bizileku izan zedin, hiriaren bihotz-bihotzean. Bi arkitekto ospetsuk, Severok eta Zelerrek, zuzendu zituzten eraikuntza-lanak, eta Domus Aurea (Urrezko Etxea) deitu zion jauretxeari. Palatinotik hasi eta 50 hektarea hartzen zituen, Esklinoko lorategietaraino. Benetako mikrokosmos bat zen: etxalde eskerga bat, alboan urmael handi bat zuela (Koliseoa eraikiko zen gero urmael hori zen tokian), eta soro eta basoak inguru guztian.