Bertrand konkurrentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
== Produktu homogeneoko Bertrand duopolioa ==
 
Bertrand konkurrentziako eredu sinpleenean bi enpresak produktu homogeneo edo berbera eskaintzen dute, kostu-egitura berdinarekin. Hau dela eta, kontsumitzaileek prezio merkeena eskaintzen duen enpresari erosiko diote produktua, prezio altuena eskaintzen duen enpresa merkaturik gabe utziz. Egoera honetan, edozein prezio-mailatik abiatuta, prezio altuena eskaintzen duen enpresak beste enpresaren prezioaren azpitik jarriko luke prezioa merkatua bereganatzeko, erreakzio moduan; lehen enpresak, ostera, prezio horren azpitik jeitsiko lituzke berriz ere, bigarren enpresaren erabakia aurreikusita; ... Merkatua bereganatzeko lehian planteatzen den prezio beherakada prezioa unitateko kostuaren mailara heltzen denean gelditzen da: bi enpresak ez dira prezio horretatik jeitsiko, galerak saihesteko. Beraz, orekan bi enpresek prezio berbera eskainiko dute eta horrela, merkatua partekatu egingo dute, prezioari dagokino eskaria erdibanatuz. Oreka-puntu hori [[Nash oreka]] da gainera, hortik mugituz galdu bakarrik egingo baitute.
 
{{ekonomia zirriborroa}}