Ramon de la Sota Aburto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
25. lerroa:
[[1937]] bere aita [[Ramon de la Sota]] hiltzean haren ondasunak jaso zituen: [[Euskalduna ontziola]]ren jabea zen Sota eta Aznar Konpainiaren kapitalaren %40a baino geiago, konpainia hura tartean honako enpresen nagusia ere bazelarik: Menera mendilerroko [[burdin]] mehatak, ''Siderúrgica del Mediterráneo'', ''Franco Española de Alambres'' eta ''Cables Erandio''. Bestalde, Ramon de la Sota Aburtok Polar aseguruetxea sortu zuen, honek [[Londres]], [[Paris]], [[New York]], [[Rotterdam]], [[Duisburg]] eta [[Atenas]] hirietan bilegoak zituelarik.
 
Bere aitaren ondasunak jaso eta hamar hilabetera [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herritik]] ihes egitera derrigortua egon zen. Halere, [[Espainiako Gerra Zibila]]n bere [[itsasontzi]] guztiak [[Eusko Jaurlaritza]]ko Defentsa Batzordearen zerbitzura jartzeko astia izan zuen, eta haien bidez [[frankismo|frankistak]] iritsi aurretik [[Euskal Herria|euskal herritar]] ugarik alde ahal izan zutelarikzuten. [[Frankismo|Gudaroste Frankista]] De la Sotaren ondasunez jabetu zen, gainera hilabete gutxi batzuk aurretik zendu zen [[Ramon de la Sota]] enpresaburua ''"epaitu"'' eta zigortu zuten, bere aitaren aurka burututako ekintza honek handik 40 urtetara ere Ramon de la Sota Aburtu sumindu egin ohi zuelarik. Bere ondasunez jabetu eta ehun milioi pezetako isuna ipini zioten. Gainera frankistek bere etebizitza zen Mazarredo zumaztiko [[Ibaigane jauregia]] ere bereganatu eta Gobernu Militar Frankistaren egoitza bilakatu zuten.
 
[[1937]]an [[Lapurdi]]ko [[Biarritz]] hiriko ''Etchepherdia'' etean bizitzen jarri zen. Azken 41 urteetan bere jarduerak [[enpresa]] mundutik at egon ziren. Maite zuenan jardun zuen: [[itsaso]]arekiko gaiak ikertu, haiei buruzko liburutegi bikaina zuelarik, eta [[Euskal Herria]]n jazotzen zenaz jakitun egotea. [[EAJ]]ko [[Ipar Buru Batzar|Laburdi Buru Batzar]] erakundearen eratzean lagundu, Bizkaiko Ontzigintzari buruz idatzi eta ''Etchepherdia'' bizilekua liburu, margolan, paper eta eskuizkribuen gordailu bilakatu zuen. Bere aitaren biografia bat argitaratu zuen (Bilbo, 1957), bai eta zenbait [[egunkari]] artikulu ere. Bere abokatua [[Ramon Madariaga]] zelarik, bere ondasunen desjabetzearen inguruan [[Manuel Aznar]]ri hainbat elegite jarri zizkion, nahiz eta epaitegietan galdu izan.