1970eko Urdulizko tren istripua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
== Istripua ==
Istripua udako egun eguzkitsu eta sargori batean gertatu zen. [[Plentziako geltokia|Plentziako geltokitik]] zetorren trenak dozenaka lagun zeramatzan, batipat eguna hondartzan pasatzetik zetozenak. Arratsaldeko 19:30etan, [[Urdulizko geltokiangeltokia]]n bi norabideetan zetozen bi trenek talka egin zuten. Trenek 45 kilometro orduko abiaduran zetozen, eta gidariak ez ziren konturatu bi trenak trenbide berdinetik zetozela. Kolpea oso gogorra izan zen.
 
Istripua gertatu eta berehala ehundaka pertsona joan ziren istripua gertatu zen gunera, zaurituak trenen arrastoetatik ateratzera. Zaurituak [[Basurtuko Ospitalea|Basurtuko Ospitalera]] eraman zituzten, eta herritar askok odola eman zuten, zaurituei lagundu ahal izateko. [[Bilbo]] eta [[Plentzia]] arteko trenen ohiko bidaiak ez ziren hurrengo egunera arte berrezarri, suhiltzaileek bi trenak trenbidetik kendu zituzten arte, alegia.