Zirku: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2+) (robota Erantsia: my:ဆပ်ကပ်ပွဲ |
No edit summary |
||
4. lerroa:
[[Fitxategi:Gentry Bros. Circus poster featuring Miss Louise Hilton, 1920-22.jpg|thumb|right|300px|'''Zirku''' emanaldi baten iragarkia.]]
'''Zirkua''' [[pailazo]], [[malabarista]], [[akrobazia|akrobata]], [[mago]] eta [[ilusionista|ilusionisten]] emanaldiak eta animaliekiko erakustaldiak dituen [[ikuskizun]]
== Zirkuaren historia ==
Zirku modernoa nahiko berria da, nahiz eta zirkuetan izan ohi diren ikuskizun asko (akrobaziak, soka gainean ibiltzea, pailazoak, animaliak…), oso antzinakoak izan. Aspaldiko ohitura zen saltzaile ibiltariak herri batera iristean, ferietan eta, jendea erakartzeko ikuskizun bereziak egitea. [[Erdi Aro]]tik aurrera, [[ijito]]ak izan ziren [[Europa]]n ikuskizun horien tradizioa atxiki zutenak, herriz herri emanaldiak eskainiz. Merkataritza indartzen eta egonkorrago egiten hasi zenean, bi jarduerak, entretenitzekoa eta salerosketa, bereizten hasi ziren.
Nolanahi ere, [[XVIII. mende]]a arte ez zen egin ikuskizun mota denak ekitaldi bakar batean elkartzeko saiorik. [[1768]]an, [[Philip Astley]] ingelesa ohartu zen [[indar zentrifugo]]ari esker nahiko erraza zela zaldi gainean zutik egotea, zaldia zirkuluetan ibiltzen zen artean. Hura erakusteko leku itxi bereziak eraikitzen hasi zen. Halako eraikin asko egin zituen gero Europan zehar, eta laster hasi ziren beste batzuk ere horrelakoak egiten, [[Europa]]n eta baita [[Amerika|Ameriketan]] ere.
Zirkuaren lehen 80 urteetan, ikuskizun nagusia zaldiena izaten zen. Ferietan ibiltzen ziren jokalari ibiltariak, berriz, aukera berri bat ikusi zuten zirkuetan, eta bi moduek bat egin zuten. Europan zirku askok eraikin egonkorrak zituzten, eta oso izen ona zuten. Zirkuko familiek estatus berezia zuten, eta beren trebeziako ariketak belaunaldiz belaunaldi ikasten zituzten. Hala, oso ezaguna egin zen, esate baterako, [[Italia]]ko Cristiani familia. Europako familia asko [[Iran|Persia]] eta [[India]] aldera joan ziren, eta [[Afrika]]n, [[Hego Amerika|Hego Ameriketan]] eta [[Australia]]n ere laster sortu ziren zirku taldeak. [[XIX. mende]] hasieran, [[Isaac Van Amburgh]] piztiekiko ekitaldiak antolatzen hasi zen, geroztik ikuskizun nagusietako bat izan zirenak, eta [[Jules Leótarde]]k aireko trapezioa asmatu zuen.
Gaur egun, zirku asko talde txikien elkartzetik sortuak dira, eta hiri handietan egoitza finkoak dituzte
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2013/02/10}}
{{Erreferentzia zerrenda}}
{{zirriborro}}
|