«Kaledonia Berria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.3) (robota Erantsia: tl:Bagong Caledonia)
[[Nouméa]] da hiriburua.
 
[[18431853]] urtetik da Frantziako zati da.
 
== Historia==
 
Kaledonia Berriko lehen biztanlea Lapita kulturakoak izan ziren, [[Pazifiko]]an kokatutako artisau kultura garrantzitsuenekoak.
 
[[James Cook]] izan zen bertara iritsitako lehen europarra, [[1774]]ko [[irailaren 4]]an. [[Eskozia]] iparraldeko Kaledonia eskualdearen omenez jarri zion "Kaledonia Berria" izena. Ondorengo urteetan, beste zenbait esploratzailek inguruko beste irlak arakatu zituzten, nahiz eta [[1840]]ra arte ez zen europarren jomuga garrantzitsu izan. Urte horretan, sandaloaren merkataritza zela eta, merkatarien begiko izatera igaro zen.
 
Sandaloa urritzen joan ahala, [[esklabu]]en salerosketa handitzen joan zen; hala, Kaledonia Berriko hainbat biztanle [[Queensland]]eko ([[Australia]]) eta [[Fiji]]ko azukre-kanabera sailetan lan egitera behartu zituzten.
 
Lehen [[kristau]] misiolariak [[1840]]ko hamarkadan iritsi ziren. [[Kristautasuna]] zabaltzeaz bat, bertako hainbat ohitura ([[kanibalismoa]] esaterako) ezabatzeko ahalegina egin zuten.
 
[[1853]]ko [[irailaren 24]]an, Febvrier Despointes almiranteak [[Frantzia]]ren esku utzi zuen, [[Napoleon III.a]]ren aginduz. Ondorengo urtetan, [[1897]]ra arte, presoen kolonia izan zen; gehienbat preso politikoak eramaten zituzten bertara.
 
[[1864]]an [[nikel]]a aurkitu zuten, eta Frantziako gobernuak inguruko uharte eta estatuetatik jendea joanarazi zuen lanera. Bertako jatorrizko biztanleak, aldiz, jarduera ekonomiko orotatik baztertu eta erreserbetan bizi izatera behartu zituzten. Baldintza gogor horien eta Europatik etorritako gaixotasun berrien ondorioz, jatorrizko biztanleen kopurua erdira jaitsi zen 40 urteko epean ([[1878]]-[[1921]]).
 
[[1940]]an, [[Frantziako gudua]]n, Kaledonia Berriko kontseilu orokorrak [[Frantzia Askea]]ren alde lerratu ziren. Horregatik, [[Vichyko gobernua]]k izendatutako gobernariak alde egin eta [[Indotxina]] babes hartu behar izan zuen. [[Australia]]ren eraginez, [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|aliatuen]] base garrantzitsu bihurtu zen [[Pazifikoko Gerra]]n. Bertan egindako lanaren ondorioz, Frantziak [[Itsasoz haraindiko Frantzia|Itsasoz haraindiko lurralde]] izendatu zuen [[1946]]an, eta [[1953]]an herritartasun frantziarra eman zien bertako biztanle guztiei, jatorri etnikoez gaindi.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
1.945

edits