«Labradorko itsaslasterra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t (Bot: Cambiada la la plantilla: Elhuyar)
t
[[Fitxategi:LabradorCurrentus-coastguard.jpg|thumb|right|450px|Erdialdean, gezi urdin batez adierazia, Labradorko itsaslasterra, izen bereko penintsularen kostaren ondoan]]
 
'''Labradorko itsaslasterra'''<ref name= Euskaltzaindia172.araua>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0172.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-10-18|izenburua= 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia|sartze-data = 2013-02-10}}</ref> Ipar Atlantikoko itsaslaster hotz bat da.
 
[[Ozeano Artikoa]]n sortzen da, eta hegoalderantz higitzen da. Artikoko bi itsaslasterren segida da: [[Groenlandiako mendebaldeko itsaslasterra]] eta [[Baffin uhartea|Baffin uharteko]] itsaslasterra. [[Labrador penintsula]]ren kostari eta [[Ternua]]ko ekialdeko kostari jarraituz igaro ondoren, hego-ekialderantz abiatzen da, eta [[Eskozia Berria|Eskozia Berriko]] kostara iristen da. Han, itsaslasterraren beso bat mendebalderantz abiatzen da, Ternuako hegoaldeko kostaren paraleloan, eta [[San Laurendi golkoa]]n sartzen da. Beste besoa Golkoko itsaslasterreko ur epelarekin nahasten da Ternuatik hego-ekialdera dagoen Ternuako kala handian eta [[Ipar Karolina]]ren iparraldeko kostatik gertu. Bi itsaslasterren konbinazioaren ondorioz, laino itxi-itxiak sortzen dira, eta, halaber, munduko arrantza-tokirik aberetsenetako bat eratzen dute.
 
Egindako kalkuluen arabera (Greenberg eta Petrie, 1988), Labradorko itsaslasterrak 7,6 Sverdrup garraiatzen ditu (1 sverdrup 1.000.000 m<sup>3</sup>/s da). Abiadura 0,3-0,5 m/s da.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/11/29}}
 
1.792

edits