«Ipar Atlantikoko itsaslasterra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t (Bot: Cambiada la la plantilla: Elhuyar)
tNo edit summary
'''Ipar Atlantikoko itsaslasterra'''<ref name= Euskaltzaindia172.araua>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0172.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-10-18|izenburua= 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia|sartze-data = 2013-02-10}}</ref> [[Ozeano Atlantikoa]]ren iparraldeko itsaslaster indartsu bat da, [[Golkoko itsaslasterra]]ren jarraipen gisa ipar-mendebalderantz higitzen dena.
 
[[Irlanda]]tik mendebalderantz, bi adarretan erdibitzen da; haietako bat hego-ekialderantz abiatzen da, eta, aurrerago, [[Kanarietako itsaslasterra]] sortzen du, [[Afrika]]ko ipar-mendebaldetik igaro ondoren hego-mendebalderantz egiten duena. Beste adarrak iparralderantz jarraitzen du [[Europa]]ko ipar-mendebaldeko kostarekiko paraleloan. Adar horrek eragin nabarmena du kosta horretako tenperaturan eta kliman.
 
Golkoko itsaslasterraren jarraipentzat hartzen bada ere, badira aldeak. Golkoko itsaslasterra ozeanoaren barneko benetako ibaitzat har daiteke, inguratzen duen ozeanoko uretatik ondo definitua eta [[Mexikoko golkoa|Mexikoko golkotik]] jotzen duten haizeek eta Mexikko golkoko tenperaturaren eta Atlantikoko tenperaturaren arteko aldeak eraginda. Ipar Atlantikoko itsaslasterra, berriz, ozeanoaren azalaren lekualdatze bat da, ur hotz eta gaziek [[Ozeano Artikoa|Artikoan]] murgiltzean eragindako xurgapenaren ondorioz sortua.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/11/29}}
 
1.792

edits