Frankoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
Frankoen lurraldea [[Klotar II.a]]ren agintepean batu zen berriro [[613]]an. [[Parisko Ediktua]] eman zien nobleei, ustelkeria murriztu nahian eta lurralde erraldoi hori bere agindupean egon zedin. [[Dagoberto I.a]] seme eta ondorengoaren erregealdi militarki arrakastatsuaren ostean, autoritateak behera egin zuen. 660. urtean, izenez izan ezik, Frankoen Erresumak Akitania eta Baskonia galdu zituen 769. urte arte. [[687]]rako, esan daiteke jauregiko nagusia, horren aurretik erregearen etxeko ofizial nagusia, benetako erregea zela. Azkenean, [[751]]n, [[Aita Santu]]aren eta nobleziaren baiezkoa lortuta, [[Pipin Motza]]k [[Txilderiko III.a]] azken merovingiar erregea postutik kendu zuen, eta bere burua izendatu zuen errege. Honela, karolingiarren leinua sortu zen.
 
== [[Karolingiar leinua|Karolingiarrak]] ==
[[Fitxategi:Western empire verdun 843.png|thumb|right|250px|Frankoen Inperioa Verdungo zatiketaren osetan (843).]]
[[Europa]]ko mendebaldea eta erdialdea aginte baten azpian batzea lortu zuten [[Karolingiar leinua|karolingiarrek]]. Pipin[[Pepin MotzakLaburra]]k, [[Eztebe II.a|Eztebe]] Aita Santuarekin aliantzan, [[lonbardiar]]rak garaitu zituen. Zilegizko dokumentua zelakoan, [[KonstantinoarenKonstantinoren Emariaemaria]]k zioen bezala, [[Ravenako Exarkatu]]koExarkatuko lurraldea Aita Santuen menpera igaro zen, [[Aita Santuen Lurraldea|Aita Santuen Estatuak]] sortuz. 769. urtean, Pipin MotzakLaburrak eta bere oinordeko Karlos Handiak Akitania-Baskonia mendean hartu zuten, eta Pirinioetaraino eta haraindi hedatu ahal izan zen erresuma harrezkero.
 
Pipinen ondorengoa [[Karlos Handia]] semea izan zen. [[772]]tik aurrera garaitu arte, [[saxoi]]en aurka borrokatu zen Karlos. Aldi berean ([[773]]-[[774]]) lonbardiarrak erabat gailendu zituen eta Ipar [[Italia]] mere menpera ere pasa zen. [[796]] arte, [[Hispania]]ko iparraldeaaniparraldean eta egungo [[Austria]] aldera [[Kroazia]]raino ere hedatu zuen erresuma Karlosek (Hala ere, [[Bretainia]] bere mendetik at egon zen beti). [[800]]go [[abenduaren 25]]ean, [[Leon III.aka]]k ''erromatarren enperadore'' izendatu zuen Karlos. Honela, Frankoen Inperioa erromatarrenaren ondorengotzat aurkeztu zen.
 
Karlosen ondorengoa Lois semea izan zen. Honen heriotzaren ostean, [[840]]an, [[Karolingiar Inperio]]a hirutan banatu zen erregearen hiru semeen artean [[Verdungo Hitzarmena]]ren bidez ([[843]]):
 
* Lotair, Loisen seme handiena, Enperadoreenperadore bihurtu zen. Bere menpeko lurraldeak Inperioko erdialdea zen: Lotaringia (frankoen jatorrizko lurraldea), Borgoina eta Ipar Italia (Enperadore titulua eraman ahal izateko Italia gobernatu behar zen).
* Lois, bigarren semea, Ekialdeko frankoen errege bihurtu zen. Geroagoko [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]] osatzekoak ziren lurraldeak bere agintepean geratu ziren.
* Karlos, hirugarren semea, Mendebaldeko frankoen errege bihurtu zen. Zonalde hau [[Frantzia]] zen bilakatzekoa.
 
[[Mersengo Hitzarmena|Mersengo Hitzarmenean]] ([[870]]) erresuma horiek banandu egin ziren berriro, batez ere lehenengoa. [[Karlos III.a Gizena|Karlos Gizenaren]]ren aginpean, Karolingiar Inperioa, Borgoina izan ezik, batu zen berriz ([[884]]), baina batasun horrek ez zuen luze iraun. Ekialdeko erresuman, aipatutako Germaniako Erromatar Inperio Santua sortu zen [[962]]an. Mendebaldeko erresuman, karolingiar erregeek agintea [[987]] arte izan zuten, Lois V.aren heriotzaren ondoren [[Hugues Capet]], kapetarren leinukoa, Frantziako errege bihurtu baitzen.
 
== Frankoak Euskal Herrian ==