«Frankoak»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 7 urte
t
(→‎Karolingiarrak: Esaldia gehitu)
Euren hizkuntza antzinako behe-frankoniarra zen, zeinek egungo [[nederlandera]] eragin duen. Herri gehien hauek [[Rhin]]eko iparraldeko ertz aldean bizi ziren. [[Latin]]ez ''Francia'' deitu zitzaion eskualde horri. [[Antzinako Erroma]]ko mugen gainean egundoko presioa egin zuen, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. [[Arbogastes]]en garaian armadako postu altuenetan egon ziren. Pixkanaka [[bataviarrak|bataviar tribuak]] ordezkatu zituzten bere bizilekuan, eta [[Erromatar Inperio]]ko lurrak okupatu zituzten. Klodio eta Txilderikoen inbasioekin, [[Tournai]] inguruan kokatu ziren, beste franko batzuek babestutako erromatar armada garaituta.
 
== [[Merovingiar leinua|Merovingiarrak]] ==
Txilderikoen [[Merovingiar leinua|merovingiar]] familiak franko guztiak batu zituen. Ezarian bere agintea beste lurraldeen gainean hedatu zuten.
 
Frankoen errege titulua (''rex Francorum'') eraman zuen lehendabiziko buruzagi frankoa [[Klovis I.a]] izan zen, [[509]]an. [[Siagrio]] jeneral erromatarraren [[Soissons]]koSoissonseko Erresuma|Soissonsko lurraldea]] konkistatua zeukan, eta [[bisigodo]]ak [[Galia]]ko hegoaldetik uxatu zituen [[Vouilléko bataila]]n. Beraz, Frankoen hegemonia Galia osora hedatu zuen, [[Borgoina]]ra, [[Proventza]]ra eta [[Britainia]]ra izan ezik.
 
Klovisek bere menpeko lurraldeak semeen artean banandu zituen, bere semeek biloben artean egingo zuten moduan. Klovisen semeek bat egin zuten Borgoina menderatzeko ([[534]]). Baina [[Sigeberto I.a]] eta [[TxilperikoTxilperik I.a]] erregeen garaiatikgaraitik aurrera, erresumak hiru zonalde garbitan bereizi ziren: [[Austrasia]], [[Neustria]] eta Borgoina. Horietako bakoitza bere kabuz garatu zen, eta normalean beste erresumaren gainean kontrola ezartzen saiatzen ziren.
 
Frankoen lurraldea [[Klotar II.a]]ren agintepean batu zen berriro [[613]]an. [[Parisko Ediktua]] eman zien nobleei, ustelkeria murriztu nahian eta lurralde erraldoi hori bere aginpeanagindupean egon zedin. [[Dagoberto I.a]] seme eta ondorengoaren erregealdi militarki arrakastatsuaren ostean, autoritateak behera egin zuen. 660. urtean, izenez izan ezik, Frankoen Erresumak Akitania eta Baskonia galdu zituen 769. urte arte. [[687]]rako, esan daiteke jauregiko nagusia, horren aurretik erregearen etxeko ofizial nagusia, benetako erregea zela. Azkenean, [[751]]n, [[Aita Santu]]aren eta nobleziaren baiezkoa lortuta, [[Pipin Motza]]k [[Txilderiko III.a]] azken merovingiar erregea postutik kendu zuen, eta bere burua izendatu zuen errege. Honela, karolingiarren leinua sortu zen.
 
== [[Karolingiar leinua|Karolingiarrak]] ==
160.879

edits