Grekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
37. lerroa:
Bestalde, eta erretratu gutxi egin bazuen ere, beste espainiar artistek baino hobeto adierazi zuen Grecok gaztelar nobleen seriotasun eta dotoretasuna. Ikusgarriak dira ''Eskua bular gainean ageri den zalduna'' ([[Pradoko museoa]], [[Madril]]), ''Antonio de Covarrubias'' ([[Louvre]], [[Paris]]) eta ''Julián Romero y su santo patrono'' ([[Pradoko museoa]], [[Madril]]), zuri-beltzez eginak, zorrotzak eta zehatzak.
 
[[Fitxategi:El Greco 036- San Martín y el mendigo.jpg||thumb|220px|<small>''San Martin eta eskalea'' ([[1597]]-[[1599|99]], olioa ohialean, 98×191 cm, [[Washingtongo Arte Galeria Nazionala|Arte Galeria Nazionala]], [[Washington]])</small>]]
 
=== Azken urteak ===
[[1590]]etik aurrera, izugarria izan zen Grecoren produkzioa. Toledo inguruko eliza eta monasterioetarako egindako lanen artean daude ''Familia Santua Magdalenarekin'' eta ''Familia Santua Santa Anarekin''. Zenbait aldiz errepikatu zuen ''Baratzeko otoitza'', non forma bitxien eta kolore distiratsu, hotz, bortxatuen bitartez gauzatzen den naturaz gaindiko mundua. Grecok baztertu egin zituen santu nagusi gehienak, eta sarritan errepikatu zuen gai bera: [[Domingo de Guzman|Santo Domingo]], [[Maria Magdalena]], San Jeronimo kardinala, [[San Pedro]] negarrez. [[Frantzisko Asiskoa|Asisko San Frantzisko]] zen, nolanahi ere, artistak gehien miresten zuen santua. Hogeita bost bat orijinal gorde dira santu horrenak, ''San Frantzisko eta Leon anaia heriotzaren gaineko meditazioan'', besteak beste.