Tuzidides: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Thucydides-bust-cutout ROM.jpg|thumb|right|Tuzidides]]
'''Tuzidides''' ([[antzinako greziera]]z: Θουκυδίδης, ''Thoukydídēs''; c. [[K. a. 460]] - c. [[K. a. 395]]) [[Antzinako Grezia]]ko [[historialarihistoria]]lari bat izan zen. Ezaguna da ''[[Peloponesoko Gerraren Historia]]'' lan historiografikoaren egilea izateagatik. Lan horretan, gertaera historikoak aztertzeko zorroztasuna nabarmentzen da, eta, horregatik, historia zientifikoaren sortzailetzat jotzen da.
 
[[Herodoto]]ren ''Historiak'' amaitzen diren garaian hasten dira Tuzididesen historiak ([[K. a. 460]]). [[Atenas]]en eta [[Esparta]]ren arteko gerra hasi zenean ([[431]]. urtea) hasi zen Tuzidides gertaera hura zehatz-mehatz kontatzen.
8. lerroa:
Askotan egin izan dira konparazioak Herodotoren eta Tuzididesen artean, baina kontuan hartu behar da oso historialari desberdinak izan zirela, eta zeinek bere metodoak erabiltzen zituela historia aztertzeko.
 
Tuzididesen ''[[Peloponesoko Gerra]]ren Historia'', Herodotoren ''Historiak'' lana baino modernoagoa ematen du; baina ez da ahaztu behar bi historialari horiek oso lan-metodo desberdinak zituztela, eta bataren zein bestearen lanak garrantzi handikoak izan direla iragana hobeto ulertzeko. Tuzididesek historiari buruz egiten duen analisi politiko eta militarra oso garrantzitsua da, eta Herodoto, berriz, ezinbesteko iturria da [[etnologia|etnologo]] eta [[arkeologo]]entzat. Tuzididesek iragana lanaren sarreran aipatzen du bakarrik; izan ere, bizi izan zituen edo bizitzen ari zen gertaerak kontatzea baitzen harentzat historia.
 
Herodotok elkarrizketak egin zizkien zenbait pertsonaiari hainbat gairen inguruan, eta haien iritziak bere horretan sartzen zituen bere lanean. Tuzididesek, aldiz, gai berei buruzko iritziak konparatu egiten ditu batzuk besteekin. Eta iritzi horiek liburuan sartzeko, Tuzididesek prozedura berezi bat erabiltzen du, alegia, kontakizuna etengabe eteten du pertsonaia historikoen hitzaldiak sartzeko, eta haien iritziak, irizpideak eta politikak aipatzen ditu. Ez ditu haien esanak hitzez hitz berridazten; aldiz, agintarien eta militarren ahotan jartzen ditu beren pentsamenduak eta iritziak. Hala, ''Peloponesoko Gerraren Historia'' lanean berrogeita lau hitzaldi-zati daude. Esate baterako, [[Perikles]]en pentsamenduak ageri dira, eta nahiz eta hitz horiek ez zituen horrela esan, haren barru-barruko usteak eta helburu politikoak erakusten dituzte. Bestalde, hitzaldi batzuen aurrean, guztiz kontrakoa pentsatzen dutenen hitzaldiak jartzen ditu askotan.
 
 
{{zirriborro}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
{{Biografia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:K. a. V. mendeko biografiak]]