Julia Maior: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: zh:老茱莉亚
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Julia Zesaris''' edo '''Julia Maior''', [[latin]]ez ''Julia Caesaris'' (K. a. 39ko [[urriaren 25]] - K. o. 14) [[Augusto]]ren alaba bakarra izan zen, [[Eskribonia]] bigarren emaztekoaemaztearena. Julia gurasoak dibortziatu baino egun batzuk lehenago jaio zen.
 
K. a. 25ean, Julia [[Martzelo]] lehengusuarekin ezkondu zen. K. a. 23an hil zen [[Martzelo]]. K. a. 21ean, [[Agripa]]rekin ezkondu zen, zein, leinu apalekoa bazen ere, [[Augusto]]ren eskuina bihurtu baitzen. Bost seme-alaba izan zituzten: [[Vipsania Julia]] (edo [[Julia Minor]]), [[Agripina Maior]] ([[Kaligula]]ren ama), [[Gaio Zesar]], [[Luzio Zesar]] eta [[Postumo Agripa]]. [[Augusto]] bera arduratu zen biloben heziketaz. [[Gaio Zesar|Gaio]] eta [[Luzio Zesar|Luzio]] semetzat eta oinordekotzat hartu zituen. [[Agripa]] bizirik zegoenean ere, [[Augusto]]k familia bere kasa eraman nahi izan zuen: apaltasun eta kastitate ereduak izatera behartu zituen. Hala ere, infideltasunak (batez ere Juliarenak) herritarren hizpide ohikoa ziren.