Ordoki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
===Alubioi ordokia===
 
Alubioizko[[Alubioi]]zko ordokiak neurri askotakoak izaten dira: [[hektarea]] gutxi batzuk nahiz milaka kilometro koadro har ditzakete.
 
Haranak[[Haran]]ak gurutzatzean, ibaiek alubioi kopuru handiak utzi zituzten hondoan, eta alubioizko ordokiak sortu ziren bertan.
 
Haran hondoak sailkatzeko, alubioien konposizio mota hartu behar da batez ere kontuan, hesi naturalak edo [[hondar]] bankuak baino areago. [[Zoru]] guztiak ez dira berdinak, aldatu egiten baitira egituren eta ibai haranetan duten kokalekuaren arabera. Bestalde, sistema hidrografiko handietako ibai adarrek eramanda, alubioizko ordoki berean metatzen diren [[sedimentu]] guztiek ere ez dute jatorri berbera izaten. Era askotakoak izan arren, zoru horiek, oro har, inguruko lur garaiagoak baino askoz ere hobeak dira nekazaritzarako[[nekazaritza]]rako, bi arrazoi hauengatik, hain zuzen: batetik, berriki sortuak eta sakonagoak direlako eta, bestetik, erraz xehatzeko modukoak direlako.
 
Alubioizko ordokietan [[nekazaritza intentsiboaintentsibo]]a egiten da maiz, eta biztanle askoko eremuak izaten dira gainera, ura eskura baitago eta lurra emankorra baita.
 
Dena den, nekazaritzarako egokiak izan arren, arazo larri bat ere badute honelako ordokiek: uholde arriskua. [[Dike]] artifizialen bidez lortzen da ibai ibilguaren maila igotzea, baina, hala ere, batzuetan urak gainezka egiten du. Ildo horretatik, aipatzekoa da nola, kontrolpeko gainezkatzeak egin izan direnean –adibidez, Egipton–[[Egipto]]n–, uztak urritu egin direla, lurreko mineralek[[mineral]]ek ez baitute urteko [[lokatz]] metatzeez aberasterik izaten.
 
===Berriki sortutako itsas ordokiak===
 
Pleistozenoaren[[Pleistozeno]]aren azken laurdenean [[kontinenteen plataforma]] altxatu egin zen zenbait eremutan. Azaleratutako plataforma ia guztia uniformea zen erabat, tarteka sakongune txikiak ere agertu arren. Kontinenteen plataforma kanporatu ondoren, zabaldi laua bihurtu zen, baina bazituen, ordea, askorik sendotu gabeko [[harri sedimentarioaksedimentario]]ak ere: [[hareharri]] bigunak, arbela[[arbel]]a eta kare-harria[[kareharri]]a. Geruza horiek guztiak oso makurdura txikia dute itsasoarekiko.
 
Berriki sortutako itsas ordokiak ia lauak izaten dira, olatuek[[olatu]]ek eta itsaslasterrek[[itsaslaster]]rek sedimentuak etengabe banatzen dituztelako.
 
Ordokiak zertxobait altxatu eta kanporatu ahala, ibaien mailaketa prozesuak aldaketak eragin ditu ordokien azalean. Ordoki zabal horietatik igarotzen diren ur lasterrek ez dute askotan drainatzerik izaten, desnibela oso txikia baita. Horrenbestez, [[zingira]] asko sortzen da. Zenbaitetan, ordea, toles txikiz osatutako goraguneak ere agertzen dira, eta ura erraz itsasoratzen da orduan, ordokiaren azaleko materiala hareatsua izaten baita. Atlantikoaren[[Atlantikoa]]ren eta [[Mexikoko GolkoarenGolkoa]]ren kostaldean ([[Ipar AmeriketanAmeriketa]]n) daude itsas ordoki sortu berriak.
 
===Deltetako ordokiak===
 
Alubioizko ordokiek ez bezala, [[Delta|deltetakoek]] itsasoan barneratzen diren [[ubide]] naturalak dauzkate, maila hidrostatikoa askoz ere garaiagoa da, eta ibaiertzak etengabe hedatzen dira. Oro har, alubioizko ordoki handiak dituzten ibaiek deltak ere handiak izaten dituzte, alubioizko ordokiak, pixkanaka-pixkanaka, delta bihurtzen baitira.
 
Dena den, zenbaitetan, ordokiak izan arren, ez da deltarik sortzen, eta gerta daiteke alubioizko ordoki handirik ez duten ibaietan ere deltak sortzea.
 
[[uholde|Urak gainezka]] egiteko arriskua egon arren, nekazariz osatutako biztanleria handia biltzen da maiz deltetan. Deltak hustubidez eratutako lubakiz eta hesi artifizialez beteak egon ohi dira gainera. [[Nilo]] ibaiaren delta da nekazaritza intentsiborako erabili zen lehenengoetakoa, [[Antzinako EgiptonEgipto]]n jada. Ildo horretatik, aipagarria da Herbehereen[[Herbehere]]en kasua: hain kokaleku geografiko berezia izanik, mendeetan zehar, lurra kendu behar izan diote itsasoari. Hesi bidezko sistema konplexuak erabiliz, ''[[polder]]'' derizten eremu itxiak sortu dituzte, alegia, lantzeko moduko lurrak.
===Mendi oinetako ordokiak===
 
Alubioizko mendi oinak lur garaien behealdean egoten dira, [[klima lehor]] edo [[klima erdi lehorrekolehor|erdi lehor]]reko eremuetan. Gainalde tolesduna dute: alubioizko konoak banan-banan elkarren gainka geratu direlarik, isurialde ganbilak[[ganbil]]ak eratu dira, eta horren emaitza dira azaleko toles txikiak. Azpialdean, ondorengo materialak daude: mendiaren oinaldean, ertz zorrotzeko legarrak[[legar]]rak; konoaren oinarrian, berriz, [[lokatz]] fina eta buztina[[buztin]]a.
 
Konoek[[Kono]]ek ura xurgatu eta gordetzeko ahalmen handia dutenez gero, mendi oinetako zabaldiak oso egokiak dira nekazaritzarako.
 
Ura isurialde erradialean sartzen da, konoaren erpinean[[erpin]]ean, eta alubioietan zehar iraziz, azkenean, konoaren oinarritik hurbil geratzen da, bertako material finak ez baitio pasatzen uzten. Gordetako ur hori alubioizko konoaren behealdeko alubioirik finenak ureztatzeko erabil daiteke, izan ere, grabitateari esker, erraz banatzen baita.
 
Tamainari dagokionez, alubioizko mendi oinak oso desberdinak izan daitezke: kilometro koadro gutxiko ordoki txikiak, nahiko bakartuak; laurogei eta ehun eta hirurogei kilometro koadro bitarteko hedadura izanik, hurrenez hurreneko ordoki zabalak... Hainbat lurraldetan daude era honetako mendi oinak: Kalifornian[[Kalifornia]]n, Los Angeles-San Bernardinoko lur apaletan, Asiako Turkestaneko[[Turkestan]]eko sakonguneetan etab.
 
Mendi oinetako ordokiak giza jardueretarako eremu garrantzitsuak ez ezik, kolonizazio guneak ere izan dira.
50. lerroa:
Erliebe mota lauenak dira, eta azalean ez dute ia inolako irregulartasunik izaten.
 
Azpian, sedimentu fin-finak dituzte, geruza zapaletan kokatuak. Aipatzekoa da sedimentu horiek [[aintzira|aintziretan]] metatu zirela. Lotura zuzena dago hormaguneen[[hormagune]]en eta aintzira ordokien artean, pleistozenoan hormagune aintziretan geratutako sedimentazioen emaitzak baitira horietako asko. Beste batzuk, berriz, ''[[inlandsis]]'' edo hormagune kontinentalen ertzetan sortu ziren. Bestalde, hormaguneetako izotzen eraginez, ibai handi asko blokeatuta geratu zen; ibai lasterretan metatzeak sortu ziren eta, hortaz, aintzira ordokiak eratu ziren. Horren adibide nabarmenak dira [[Aintzira Handiak|Aintzira Handien]] ertzetako ordokiak.
 
Badira, bestetik, hormaguneekin zerikusirik ez duten aintzira ordokiak, Kongokoa[[Kongo]]koa adibidez: erdi eta azken pleistozenoan sortutako aintzira handien emaitza dira. Dirudienez, zenbait goratze tektonikoren ondorioz, sakonera gutxiko sakongune zabalak sortu ziren. Goratze handi horien eraginez, gainera, kontinenteko eremu batzuk barrurakabarruratz sartuak geratu zirelarik, itsasorako biderik gabeko sakongune bihurtu ziren. Denboraren poderioz, higadura gaitasun handia duten ibai handiek –besteak beste, Nilok eta Kongok–[[Kongo ibaia|Kongo]]k–, hustu egin zuten aintziretako ura eta, horien lekuan, ordoki zabalak sortu ziren.
 
Azken izotzaldian[[izotzaldi]]an aintzira ordoki handiak sortu ziren barnealdeko huste eremuetan: euria gehitzearen eta lurruntzea urritzearen ondorioz, lurrez inguratuak geratu ziren ur masa handiak, higitu ezinik. Lur horiek gaur egun elkorrak dira. Pleistozeno bukaeran are gehiago lehortu zen ingurunea: aintziretara ez zen jadanik ur lasterrik heltzen, eta laster horiek, etengabe lurruntzen zirenez, azkenean idortu egin ziren.
 
Gaur egun lauak dira, elkortasunari esker hain zuzen. Aintzira ordokien adibide dira, besteak beste, [[Txad ibaiaren(aintzira)|Txad aintzira]]ren arroko ordokia (Afrikan) eta [[Kaspiar itsasoarenitsasoa]]ren ingurukoak.
 
===Goi ordokia===
{{sakontzeko|Goi ordoki}}
 
[[Goi-ordoki]]ak elkarrengandik oso urrun dauden ibaiek ordokietan eragindako higadura sakonaren emaitza dira. Goi-ordokietan, zenbaitetan, agertzen dira halaber sedimentu geruza ia horizontalak, labazko[[laba]]zko uharrak[[uhar]]rak edo [[higadura]] luze baten eraginez leundutako haitzak. Azalean gertatutako goratze handien ondorioz, bertatik igarotzen diren ibaien higaduraren ondorioz, haran sakon meharrak sortu dira. Elkortasunari eta haitz gogorrez osatutako estalkiari esker, eremu zabal horietan ez da inolako etenik gertatzen, eta ibai asko igarotzen da bertatik.
 
Goi-ordokiak, beraz, klima lehorreko lurraldeetako haitz sedimentario horizontalen gainean sorturiko taula formako eremu zabalak dira, ertzak aldapa malkartsuok dituztenak. Ibai sakonak izaten dituzte, eta husteko sistema eraginkorra dute; ibaien arteko banalerroak[[banalerro]]ak, hortaz, zabalak eta lauak dira. Coloradoko[[Colorado]]ko goi-ordokia da esandako guztiaren adibiderik argiena.
 
==Beste mota batzuk==