Loretopea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Loretopea, Donostia. Euskal Herria.jpg|right|thumb|320px|Loretopea, [[Miramarreko tunela]], [[Mirakontxa]] auzoa, [[Miramar jauregia]] eta [[Ondarreta]] hondartza.]]
 
'''Loretopea''' [[Donostia]]ko [[Antigua]] eta [[Mirakontxa]] auzoen artean dagoen lurmutur txikia da, [[Kontxa]] eta [[Ondarreta]] hondartzak banatzen dituena. Gainean [[Miramar jauregia]] du, eta azpian, berriz, [[Miramarreko tunela]] eta haren alboko oinezkoen tunela. Antzina bidexka batek inguratzen zuen, eta bide horretatik muinoaren gainean zegoen San Sebastian monasteriora irits zitekeen. Monasterioari buruzko lehen albisteak XII. mendekoak dira, eta, ondorioz, eraikin horrek eman zion izena Donostiari, hala gaztelaniaz (zuzenean, argi eta garbi) nola euskaraz ([[Koldo Mitxelena]]k zioenez, ''*Done Sebastiáne > Donasa (b) astiai > Donasastia > Donastia, > Donostia'' bilakabidea eginda).<ref>Koldo MITXELENA: ''Apellidos vascos'', 1955, 96. orrialdea.</ref> San Sebastian monasterioak [[Donejakue bide]]ko erromes askori eman zion ostatu [[Erdi Aroa]]n, garai hartan bide hark zuen garrantziaren lekuko.<ref>[http://www.costavasca.org/pdf/caminosantiago/2009-01_Done_Jakue_Bidea_SS-Orio.pdf ''Kostaldeko Done Jakue Bidea: Donostia - Orio etapa''], Costavasca.org webgunea.</ref>
 
== Izenaren jatorria eta erdaratze bitxia ==